Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Hausnarketa eta harridura RSS Blog

Material adquirido

ERAKUSKETA
Javier Santurtún “Gure mundua, inguratzen gaituzten espazioak, ez dira leku hutsak. Ez dira, gutxienez, artista, poeta eta filosofoentzat: euren existentzia gauzekin konpartitze hutsa hausnarketarako eta harridurarako iturria da”.
Ceferino del Olmo, 2001eko ekaina

Erakusketa honen “aireak” artistaren lanean eta artelanean bertan presente dauden zenbait kontzepturen gozamenezko behaketarako gonbidapena egiten du, eta erakusten digun ibilbideak, poetikoa izateaz gain, didaktikoa ere izan nahi du.

“HELBURUAK” DITUEN ERAKUSKETA

Artelanari eta, modu berezian, artistaren lanari buruzko hausnarketa piztea.

Sorkuntza-esparruarenak diren gai eta kontzeptuak azaldu eta harremanetan jartzea, artearen behaketan gehiago sakondu eta analisia ahalbidetu ahal izateko.

Artistaren subjektibotasunari buruzko zerbait azaleratzea, eta gauza bera egitea artistaren barne-munduarekin, bere interesekin, bere lanak eskatzen dion inplikazioarekin eta abar.

Artistak bere artea –bere aurkikuntzak– gainerakoei eta inguru sozial eta kulturalari helarazteko duen beharrizana ilustratzea.

Artistak artearen merkatuarekin duen harremana ulertzea: bere lanaren kudeaketa eta salmenta funtsezko arlo gisa ikustea, bizi eta lanarekin jarraitu ahal izateko.

Egunerokotasunean geratzeko, gauzen edertasuna zelatatzeko eta harridurarako gaitasuna ez galtzeko gonbidapena egitea.

» Non: Erakusketa gela
» Egunak: Apirilaren 7tik maiatzaren 8ra
» Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara. Larunbatak, igande eta jaiegunak 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
» Sarrera: Doan

Liburuxka



Iruzkin bat

  1. Juan Anguísola(e)k dio:

    Todo un acierto programar una exposición de uno de los artistas más interesantes que hay en el panorama cultural nacional y que tiene su taller-estudio en el propio municipio de Leioa.

    Una obra siempre sincera y elaborada, que mueve al análisis y la reflexión del espectador.

    Enhorabuena al kultur de Leioa. Todo un acierto. Estamos deseando ver la exposición.

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Leioako Udalak 41 bat konpainia hartuko ditu eta 80 emanaldi baino gehaigo eskainiko ditu Umore Azokaren XXIV. edizioan

Leioako Udalak prestakuntza guztiak bukatu ditu. Dena prest dago lau egunetan zehar antzerkiz, dantzaz eta zirkuaz gozatzeko Umore Azokaren edizio berri batean. Aurten XXIV. edizioa ospatuko duen Azokak kaleko artisten 41 konpainiaren 80 emanaldi baino gehiago eskainiko ditu maiatzaren 16tik 19ra bitartean.


2024, apirilak 29

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)