Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioa Leioako Udalaren Kultura Saileko zentro publikoa da, kultura eta sorkuntza sustatzeko, babesteko eta zabaltzeko.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoa betez, Kultur Leioak erabiltzaileari jakinarazi nahi dio datu pertsonalen fitxategi automatizatu bat dagoela, Kultur Leioak eta Kultur Leioarentzat haren erantzukizunpean sortutakoa, eta, fitxategi horren helburua erabiltzailearekiko harremana mantendu eta kudeatzea dela, bai eta zerbitzuari buruzko informazio, prestakuntza eta merkaturatze lanak egitea eta gai horiekin erlazionatutako jarduerak garatzea ere.

Fitxategi eta formularioen erregistroa

Webgunean eskaintzen diren zerbitzuak erabili ahal izateko, derrigorrezkoa da erregistroko formularioa betetzea. Hala ere, informazio-buletinetarako, zure helbide elektronikoa eman beharko duzu.

Eskatutako datu pertsonalak eman ezean, ezin izango da sustapenetara harpidetu, bertan erregistratu edo parte hartu, baldin eta sustapen horietan datu pertsonalak eskatzen badira.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera, jakinarazten dizugu erabiltzaile gisa erregistratzearen ondorioz lortzen diren datu pertsonalak Kultur Leioaren (egoitza soziala: Leioako Udala, Elexalde 1, 48940 Leioa –Bizkaia–) titulartasuneko fitxategi batean sartuko direla, eta, horretarako, abenduaren 21ko 1720/2007 Errege Dekretuan ezarritako segurtasun-neurriak beteko direla.

Emandako datuen zehaztasuna eta egiazkotasuna

Erregistratutako erabiltzailea edo informazio-buletinen harpideduna da emandako datuen egiazkotasunaren eta zuzentasunaren arduradun bakarra, eta Kultur Leioa horri buruzko edozein erantzukizunetatik salbuetsita geratuko da. Edozelan ere, erabiltzaileek bermatu egiten dute emandako datu pertsonalak egiazkoak, zehatzak eta egungoak direla, eta horren aurrean erantzuten dute; era berean, datuak behar bezala eguneratuta izateko konpromisoa hartzen dute. Erregistratutako edo harpidetutako erabiltzaileak informazio osoa eta zuzena emango du erregistroko edo harpidetzako formularioan.

Kultur Leioa ez da berak egindakoak ez diren eta beste iturri batzuetan jasota dauden informazioen egiazkotasunaren erantzulea, eta, beraz, ez du inongo erantzukizunik informazio hori erabiltzearen ondorioz sortu daitezkeen kalte posibleen aurrean. Kultur Leioak bere web orrialdeetan jasotako informazioa eguneratu, aldatu edo ezabatzeko eskubidea dauka, eta, era berean, informazio hori mugatu edo bertara sartzen ez uzteko aukera dauka.

Kultur Leioak emandako baina Kultur Leioarenak ez diren iturrietatik jasotako informazioetan leudekeen akats, oker edo hutsegiteen ondorioz erabiltzaileak kalteren bat izango balu, Kultur Leioa salbuetsita geratuko litzateke kalte horren gaineko erantzukizunetik.

Datuak hirugarrenei lagatzea

Kultur Leioak ez die hirugarrenei lagako erabiltzaileen datuak.

Datuak kontsultatu, zuzendu, baliogabetu eta aurka egitea

Zure jakinarazpenak bidaltzeko eta datuak kontsultatu, zuzendu, baliogabetu eta aurka egiteko eskubidea gauzatzeko, idatzi infokultur@leioa.net Interneteko helbidera edo, bestela, posta arruntez, helbide honetara: Kultur Leioa, DBLO erref., Jose Ramon Aketxe 11, 48940 Leioa (Bizkaia).

Eskubide horiek gauzatzeko eta Datuen Babeserako Agentziaren urtarrilaren 19ko 1/1998 Instrukzioa betez, nortasuna egiaztatu behar diozu Kultur Leioari; horretarako, Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo Zuzenbide aldetik baliagarria den beste edozein bitarteko bidali beharko duzu. Edozelan ere, erregistroko datuak webgunean bertan ere aldatu edo zuzendu ahal izango dira.

Segurtasun-neurriak

Kultur Leioak Datu Pertsonalak babesteko legezko segurtasun neurriak hartu ditu, eta eskura dituen bitarteko eta neurri tekniko guztiak instalatzen saiatuko da, Kultur Leioari emandako Datu Pertsonalen galerak, erabilera okerrak, aldaketak, baimendu gabeko sarrerak eta lapurretak saihesteko.

Kultur Leioa ez da sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboan izan daitezkeen interferentzia, hutsegite, eten, birus informatiko, telefono-matxura edo deskonexioen ondorioz sortutako kalteen erantzulea izango, baldin eta Kultur Leioarenak ez diren arrazoiengatik gertatu badira; era berean, ez da erantzulea izango sistema elektroniko honen erabileran gertatutako atzerapen edo blokeoengatik, baldin eta gertaera horiek telefono-lineetako, Datuen Prozesurako Zentroko, Internet sistemako edo beste sistema elektroniko batzuetako hutsegite edo gainkargen ondorioz izan badira; modu berean, Kultur Leioaren kontroletik kanpo dauden hirugarrenek legez kontra egin ditzaketen sarreren ondoriozko kalteen erantzulea ere ez da.

Hala ere, erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla menperaezinak.

Agenda

Bloga

Leioako Udalak gabonetako gazteen aisialdirako programan izena emateko epea ireki du

12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta abenduaren 23, 26, 27, 28 eta 30ean eta 2025eko urtarrilaren 2,3 eta 4an egingo da.


2024, urriak 31

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)