
Abantaliak
Aintzatespen publikoa:
- Kultur Leioaren web gunean izena aipatuko da.
- Izendapen berezia, urteko publizitatean.
- Enpresaren logotipoa sartuko da babesten den jarduerarekin zerikusia duten argitalpen eta materialetan.
Harreman publikoak:
- Parte-hartzea, babesten den jarduerarekin zerikusia duten komunikazio-ekintzetan.
- Gonbidapena (lagun batekin), Kultur Leioak antolatutako erakusketa eta jardueren inauguraziora.
Tratamendu berezia:
- Lehentasunezko informazio pertsonalizatua.
- Doaneko sarrera, Kultur Leioak antolatutako zenbait jarduera paralelotara.
- Deskontu interesgarriak taldeentzako sarrerak eskuratzean.
- “Enpresa Laguna” pase bat enpresaren izenean. Pase horrekin, sarrera 2 eskuratu ahal izango dira %25eko deskontuarekin, arte eszenikoen ikuskizunetarako.
- Gonbidapen 2 arte eszenikoetan (antzerkia eta dantza) eta musikan.
- Doaneko sarrera, Kultur Leioak antolatutako jarduera paralelo guztietarako.
Kultur Leioaren jarduerari buruzko aldizkako informazioa
- Kultur Leioak argitaratutako argitalpen propioak bidaliko dira.
- Kultur Leioarekin zerikusia duten jarduerei buruzko aldizkako informazioa jasoko da.
Espazioen erabilera:
- Auditorioa eta ambigu: %50eko deskontua.
- Prentsa aretoa eta hitzaldiak: Doaneko erabilera 1 urtean; gainerakoetan, %50eko deskontua.










