Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioa Leioako Udalaren Kultura Saileko zentro publikoa da, kultura eta sorkuntza sustatzeko, babesteko eta zabaltzeko.

amigos

Kultur Leioaren laguna izan. Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Txartel laguna

Urtean 31,28 euro soilik ordainduta, etekin handiak izango dituzu:

– Kultur Leioaren jardueretara lehentasunez sartzeko aukera.
– Bi sarrera dohainik, Auditoriumean programatutako arte eszenikoko ikuskizunetako batean.
– %25eko deskontua, Auditoriumean programatutako arte eszeniko (antzerkia eta dantza) eta musika ikuskizun guztietan.
– Zinerako lau sarrera dohainik.
– Kultur Leioak programatzen dituen jarduerei buruzko informazio pribilegiatua bidaliko dizugu etxera, hilero-hilero.

Gainera, Kultur Leioaren Laguna txartel honi esker, Bizkaiko Herri Antzokien Sareko zenbait antzokira sartzeko aukera dago, horien bazkideei egiten zaizkien deskontuekin. Hona hemen antzoki horiek: Zinema Ermua, Elorrioko Arriola, Zornotza Aretoa, Barakaldo Antzokia, Santurtziko SKA (Serantes Kultur Aretoa), Durangoko San Agustin Kultur Gunea, Basauriko Social Antzokia eta Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxea.

Etorri Kultur Leioara, jaso informazio liburuxka bat, bete liburuxka hori zure datuekin, eta kulturan murgilduta egoteak ematen dituen abantailekin gozatu ahal izango duzu.

Inskripzio orria

Txartel berezia

Oinarrizko errentaren jasotzaileak:

– Ez dute ordaindu behar izango 31,28 euroko urteko kuota (aldez aurretik, egoera hori egiaztatzen duen agiria aurkeztu behar da)
– Laguna txartelak dituen abantaila berberak ditu.

Umeen txartela (0-13 urte)

Urteko kuota 10,42 €. Abantailak:

– %25eko deskontua umeentzako ikuskizunen sarreretan.
– Doaneko 2 sarrera, umeen zinerako.
– Kultur agenda etxera bidaliko da.

Inskripzio orria

Gazte txartela (14-26 urte)

Urteko kuota 15,64 €. Abantailak:

– %25eko deskontua zuzeneko ikuskizunen sarreretan.
– Doaneko 4 sarrera, zinerako.
– Kultur agenda etxera bidaliko da.

Inskripzio orria

Nagusi txartela (+65 urte)

Urteko kuota 20,85 €. Abantailak:

– %25eko deskontua zuzeneko ikuskizunen sarreretan.
– Doaneko sarrera 2, arte eszenikoen ikuskizun baterako.
– Doaneko 4 sarrera, zinerako.
– Kultur agenda etxera bidaliko da.

Inskripzio orria

Agenda

Bloga

Leioako Udalak San Juan jaietarako kartel lehiaketaren deialdia egin du

Leioako Udalak 2024ko San Juan jaietarako kartel lehiaketa deitu du. Parte hartu nahi dutenek apirilaren 16ra arte entregatu ahal izango dituzte lanak Kultur Leioan.


2024, martxoak 15

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)