Kultur Leioak erabilgarria den 7.000 m2-tik gorako azalera du, 7 solairutan banatuta, horietatik bi 0 mailatik behera. Horietan guztietan, Kultur Leioak ekintzen eta zerbitzuen programa zabala eskaintzen du.
-1. Solairua
Auditoriuma
250 ikus-entzulerentzako lekuarekin, areto honek kalitate handiko ekipamendua eta soinu-baldintza ezin hobeak ditu, eta zinema, musika, antzerki eta dantza programazio bete-betea eskaintzen du.
Entseguetarako aretoak
Kultur Leioan entseguetarako bi areto daude, insonorizatuta, musika-taldeek eta udalerriko beste talde batzuek erabiltzeko.
Ambigu
Auditoriumera sartzeko espazio honek izaera ireki eta polibalentea dauka, eta, ondorioz, alternatiba handiak eskaintzen ditu ekitaldiak antolatzeko.
0. Solairua
Informazioa eta harrera
Kultur Leioak bisitarientzako arreta zerbitzua eskaintzen du, banakoa, zentroan bertan edo etxeetara bidalitako komunikazioen bitartez, eta taldekoa, bisita gidatuekin. Bisita gidatuen programa zentroak eskaintzen dituen proposamenetako bat da; epe laburrean Leioako elizatearen Historiari eta arte-ondareari lotutako ibilbideak ere antolatuko dira.
- Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 21:00etara.
Erakusketa aretoa
Bertan, bisitariek hainbat alor artistiko izango dituzte ikusgai, bai eta bestelako erakusketak ere, dibulgaziozkoak, zientifikoak, literarioak, etab.
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Larunbatak, 17:00etatik 20:00etara. Igandeak eta jaiegunak, 11:00etatik 14:00etara.
1. Solairua
KIUB – OMIC
KIUB kontsumitzailearentzako doaneko informazio eta orientazio zerbitzua da.
- Ordutegia: Astelehenetik ostegunera, 16:30etik 19:30era.
InfoLeioa
InfoLeioa informazio-gunea da; bertan, Leioako Udalak bere sail desberdinetatik argitaratzen duen informazio guztia lor daiteke.
- Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 20:00etara.
2. Solairua
Liburutegia
Ume eta Gazteen Liburutegia, atal zehatzekin. Umeteka zerbitzu berria. Hemeroteka. Mediateka. i-gunea (Interneterako sarrera).
- Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 20:00etara.
3. Solairua
Liburutegia
Liburutegiaren Atal Nagusia, zenbait sailekin.
Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 20:00etara.
4. Solairua
Kz Gunea
Ordenagailuak eta Interneteko sarbidea daukan gela.
- Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Kultura
Leioako Udaleko Programazio eta Hedapen Kulturalerako Sailaren bulegoa.
- Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
Euskara zerbitzua
Leioako Udalaren Euskara Sailaren bulegoa.
- Ordutegia: Astelehenak, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Asteartetik ostiralera, 9:00etatik a 14:00etara.
Prentsa aretoa
Prentsa eta Hitzaldi Aretoa
5. Solairua
Tailerrak
Urtean zehar egiten diren tailerrei zuzendutako aretoak.











