Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioa Leioako Udalaren Kultura Saileko zentro publikoa da, kultura eta sorkuntza sustatzeko, babesteko eta zabaltzeko.

euskara zerbitzua

Leioako Udaleko Euskara Zerbitzua Kultur Leioaren laugarren solairuan dago kokatuta. Bulego horrek euskara sustatzeko jarduerak egiten ditu udalerrian. Hauek dira jarduera nagusiak.

Diru-laguntzak

Euskararen erabilera sustatzeko diru-laguntzak, herriko kirol eta kultur elkarte eta oro har, Leioako eragileei, euskararen erabilera sustatzeko ekintza eta programetan laguntzeko.

Euskara ikasteko diru-laguntzak.

Leioako establezimenduen errotuluetan euskararen presentzia bermatzeko diru-laguntzak.

Barikuetan Jai

Jolas, tailer eta ikuskizunak ume eta familientzat, ikasturteko ostiraletan 17:30ean, Kultur Leioan.

Euskaraldia

Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial masiboa da, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua.

Beste era batera esanda, Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. Helduen aktibazioa du oinarri, eta ariketa egin ahal izateko gutxieneko baldintza euskara ulertzea da.

2018an egin zen lehen aldiz ariketa, Euskaraldia: 11 egun euskaraz; orduan norbanakoengan jarri zen fokua eta milaka izan ziren hizkuntza ohiturak aldatzeko helburuarekin ahobizi eta belarriprest moduan ariketan parte hartu zutenak.

2020an burutuko da bigarren edizioa, eta, oraingoan, entitateei ere ariketan parte hartzeko gonbidapena egingo zaie, euren eremuetan hizkuntza ohiturak aldatzeko urratsak ematen has daitezen, eta entitateko kideen parte-hartzea sustatu eta babestu dezaten.

Leioako Euskara Zerbitzuak koordinatzen du ekimen hau gure udalerrian.

Berbaldun

Bere helburua Leioako herritarrak euskara erabiltzera animatzea da; euskara kalera atera, jendeari euskaraz berba egiteko aukera eman eta euskaraz berba egiteko ohitura sortzea.

Egitasmoa, euskaldunei, euskalduntze prozesua amaitu edo amaitutzat eman dutenei eta euskara ikasten ari direnei zuzenduta dago, gauza jakina baita erabili ezean hizkuntzak herdoildu egiten direla eta geureganatutako maila apurka-apurka galdu egiten dugula.

Horretarako baliabide nagusiena berba-taldeak dira. Astean ordu betez-edo euskaraz berba egiteko elkartzea, horixe da parte hartu nahi dutenei eskatzen zaien konpromisoa.

Talde guztietan parte hartzen du BERBALDUN egitasmoaren dinamizatzaileak, hasieran batez ere, parte hartzaileak ez daitezen bakarrik edo umezurtz sentitu eta talde guztietan euskaldun oso bat gutxienez egongo dela ziurtatzeko.

Izena ematea oso erraza da, Mastitxu Euskaltegira hurbildu, berbaldun.leioa@gmail.com helbidera idatzi edota 688.850.129 telefonora deitu.

Beharsarea

Leioan euskarazko lanen bat egiteko jendea aurkitu behar baduzu edota lana bilatu nahi baduzu, bide erraz eta zuzena duzu Interneten: www.beharsarea.eus

Zaintzaileak, begiraleak, kirol entrenatzaileak, merkataritza edo ostalaritzarako langileak, eskola partikularretarako irakasleak eta abar aurkitu ahal dituzu bertan.

Ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.

Agenda

Bloga

XXXII. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokan txosna jartzeko eskaeren zozketa

Txosten atalean, 2019ko Leioako Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokan parte hartzearren izena emateko epea amaitu denez, jakinarazten da, 3121/2019 Alkatetza Dekretuaren bidez onartutako araudia betez, onartutako eskaeren jendaurreko zozketa 2019ko azaroaren 22an (ostirala) egingo dela, 09:00etan, Kultur Leioako prentsa-aretoan (Jose Ramon Aketxe plaza 11, 4. solairua), horretarako prozedura ezarri ondoren.


2019, azaroak 21

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

App Kultur Leioa

Deskargatu doako aplikazioa.

Zure mugikorrean Kultur Leioaren programazio guztia izan nahi baduzu, deskargatu doako aplikazioa.


iphone-rako / ipad-erako Android-erako
Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)