Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Facebook

YouTube

Kategoriak

Bloga RSS Blog

Kultur Maratila

Bihar, ARTEDRAMA eta KULTUR LEIOAK elkarlanean sortutako aste kulturala aurkeztuko dizuete. Antzerkia, dantza, bertsoa, musika, performantzea, etab uztartu eta plazaratzea helburu duelarik.

KATEGORIAK: Arte eszenikoak, Bloga
Etiketak: , ,
2012, maiatzak 22
La Passante

Leioako XIII. UMORE AZOKAk eman dio amaiera 2012ko edizioari, aurten aurkeztu diren ikuskizunen artean Epaimahaikideak irabazleak zeintzuk diren ezagutzera eman eta gero. Guztira 47 ikuskizun desberdin izan ziren aukeratuak maiatzaren 17tik 20ra bitartean izan den ekimenean aurkezteko; hauetarik 14 Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Frantzia, Italia eta Txiletik etorritakoa, tarteko bi estreinaldi zeudela; beste 17, sei estreinaldi barne, Estatuko toki desberdinetatik gerturatutakoa eta gainontzeko 14an euskal konpainiak aurkeztutakoak, guztia Leioan estreinatu direla.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: , ,
2012, maiatzak 21
Sol Picó

Sol Pico Cía. de Danza, Organik Dantza Taldea, Compañía Krego Martín Danza konpainiek estreinatuko dituzten hiru dantza ikuskizun; Arte Busca taldeak ezaugarri artistiko ezberdinekin osatutako bi sorkuntza eta Salitre Teatrok asmatutako antzezlanen estreinaldiak nabarmentzen dira UMORE AZOKAk ostiralerako prestatutako egitarauan. Horietako ikuskizun batzuk aurten berria den gune baten eszenaratuko dira, Udondoko Bulebarra hain zuzen.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: , , ,
2012, maiatzak 18
Umore Azoka

Leioako kale eta plazak eszenatoki erraldoi batean bilakatuko dira ostegunetik igandera bitartean, bertan Euskal Herriko zein Espainiako zenbait Erkidego Autonomoetako eta Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Frantzia, Italia eta Txiletik etorritako 45 konpainiak aurkeztuko dituzte egitarauan tartekatutako 47 ikuskizunak.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: , ,
2012, maiatzak 17

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)