• RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube
  • Livestream

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Facebook

Tweets

    YouTube

    Kategoriak

    Bloga RSS Blog

    Kultur Maratila

    Otsailaren 28tik martxoaren 3ra Kultur Leioan burutuko den Kultur Maratilaren informazio osoa bidaltzen dizuegu, euskera eta kultura sustatuko dituen jaiaren inguruko informazioa alegia.

    KATEGORIAK: Arte eszenikoak, Bloga, Musika
    Etiketak: , ,
    2013, otsailak 27
    Presentación

    Kultur Maratila proposamen interesgarriz beteta dator aurten, protagonista nagusiak musika, antzerkia eta zirkua izanik. Kultur Leioak, Artedrama plataformarekin lankidetzan, oso-osorik euskaraz izango den programazioa eskainiko du otsailaren 28tik martxoaren 3ra.

    KATEGORIAK: Arte eszenikoak, Bloga
    Etiketak: , , ,
    2013, otsailak 20
    Agenda

    Kultur Leioak datozen sei hilabeteetan eskainiko duen egitarau kulturala aurkeztu berri du. Egitarau askotarikoa eta kalitatezkoa izango da, estreinaldi eta antzezlan benetan azpimarragarriekin eta Estatuko nahiz nazioarteko artista garrantzitsuekin. Luxuzko egitaraua Leioako herritarrentzat eta inguruko herrietako biztanleentzat, izan ere, programazioa gero eta ezagunagoa eta estimatuagoa da.

    cartel

    Denboraldia hastear dagoen honetan, Kultur Leioak ez ditu ikuskizunen prezioak igoko, eta BEZaren igoerak eragindako garestitzea bere gain hartu du. Hori horrela, antzerkirako eta dantzarako sarrerek 5 eta 15 € bitartean balioko dute; kontzertuek 10 eta 20 € bitartean; familiari zuzenduriko egitarauak 4-5 € bitartean, eta zineak, 2tik 4 € bitartean. Gabonetako Arte Eszenikoetako erakusketarako bonua mantendu egiten da, eta “Musika arimarekin” ziklorako bonua, berriz, proposamen gastronomiko interesgarri batekin aberastuko da.

    KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
    Etiketak: , ,
    2012, irailak 27

    Flickr

    Copyright © 2011 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
    Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
    KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)