• RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube
  • Livestream

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Facebook

Tweets

YouTube

Kategoriak

Bloga RSS Blog

Marcelo Mercadante

Marcelo Mercadante bandoneon jotzailea gaur egungo tango konpositore eta interprete ospe­tsuenetako bat da. Besteak beste, Miguel Poveda, Martirio eta Rafael bezalako artistekin kolaboratzen du. Bere konposizioek ikuspegi garaikidea eta estilo pertsonal aberatsa eskaintzen dute, betiere tangoa sustraitik ezagutzeak ematen duen ikuspegitik.

KATEGORIAK: Bloga, Musika
Etiketak: , , , , ,
2012, urtarrilak 26
lineas.ai

Datorren larunbatean, urtarrilaren 7an, Kultur Leioako Ambigun 2011ko Pop Rock Lehiaketako irabazleen abestiekin argitaratutako CDaren aurkezpena egingo dugu, bertan Lehiaketan irabazlea izan den Last Fair Deal taldeak kontzertu bat eskainiko du.

OqueStrada

2002az geroztik errepidean, OqueStradak Lisboa abesten du eta hiri-inguruko banda bat ere bada, Arrantelako bizipenak, alentexano eta algarviarren etorrera, filarmonikoak, kantu zigano, kuduro eta funana, hard metal eta gotikoa ezagutzen ditu… Portugalen, kanpoaldeak munduari abesten dio, oinak Texonen eta begiak Afrikari begira, joatea etortzeko gura duen fado emigratzaile baten sonean.

KATEGORIAK: Bloga, Musika
Etiketak: , , , ,
2011, azaroak 24
Suzette Moncrief

Suzette Moncrief ostiral honetan iritsiko da Kultur Leioara, bere ahots pertsonal, indartsu eta leunarekin ikus-entzuleak gozarazteko. Kontzertua Bluesjazz Zirkuituaren barruan dago, eta ikus-entzuleekiko erabateko lotura lortuko duen ikuskizuna bermatzen du.

KATEGORIAK: Bloga, Musika
Etiketak: , ,
2011, azaroak 16

Flickr

Copyright © 2011 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)