Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Facebook

YouTube

Kategoriak

Bloga RSS Blog

Uda

Aterpe Leioa Gazteguneak 14 eta 17 urte bitarteko gazteentzat (Leioan erroldatutakoak) antolatutako udalekuetan izena emateko epea ekainaren 11n (astelehena) irekiko da, eta ekainaren 15era arte egongo da zabalik. Programatutako jolas eta kirol jarduerak uztailaren 2etik 13ra bitartean egingo dira, eta euskaraz izango dira.

KATEGORIAK: Bloga, Gaztegunea
Etiketak: , , ,
2012, ekainak 6
Orkestra

Ekainaren 14an, Leioako Gazte Orkestrak eman behar zuen kontzertua bertan behera geratu da. Sarrera erosi duten pertsonek, Kultur Leioako harreratik (0 solairuan) pasa daitezke beren dirua berreskuratzeko.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: , , , ,
2012, maiatzak 30
Katillukadak

Kultur Leioak, Artedramarekin elkarlanean, euskarazko ekintza kulturalez betetako astea aurkezten digu gaurtik aurrera. Kultur Maratila izeneko programa honek antzerkia, dantza, bertsoak, musika, performantzea ekarriko digu euskara hutsean. Ekintza guztiak Kultur Leioako Auditoriumean izango dira, erakusketa gelan eta Anbiguan.

KATEGORIAK: Arte eszenikoak, Bloga
Etiketak: ,
2012, maiatzak 28
Umore

Leioako XIII. UMORE AZOKAren antolatzaileek, igandea amaitu zen edizioak aldez aurretik jarritako asmoak bete dituela adierazi dute, bataz beste, 36.200 ikusle bildu dute agerraldietan. Feriaren Zuzendaria den Ana Lópezen esanetan, “normaltasuna izan da nagusi lau egunetan eta larunbatean eta igandean euria egin arren, herriko kirol instalazioak ordezko gune bezala erabiltzeak hainbat ikuskizun bertan eskaintzeko aukera eman digu. Orokorrean, oso ona izan da ikusleak eta programatzaileak eman duten erantzuna”.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: , ,
2012, maiatzak 22

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)