Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Umore Azokak epea ireki du profesionalek izena eman dezatenRSS Blog

Sarea Batzarra

Leioan maiatzaren 17tik 20ra ospatuko den Umore Azokak bertan izango diren kultur sektore honetako profesionalentzat izena emateko epea ireki du. Ekimenak Europa eta Amerikako 45 konpainien 47 ikuskizun desberdin iragartzen ditu aurten, guztira 150 agerraldi eskainiz, eta bertan egoteko maiatzaren 4a orduko izena eman beharko dute.

Profesionalen presentziak berebiziko garrantzia du Kaleko Arteen sektorearen ekonomia bultzatzeko eta ahalegin horretan dihardute antolatzaileak zein gonbidatutako konpainiak.

Umore Azokako antolatzaileak, gutxienez, iaz gerturatu zen profesional kopurua errepikatzea espero dute, guztira 152 lagun gerturatu zela negozioak egiteko asmoarekin. Kopuru horri, izenik eman gabe gerturatu ziren programatzaile, aholkulari, banatzaile eta konpainiek gehitu behar zaizkio, hauek ere Leioako gune publikoetan eskaini ziren ikuskizunekin gozatzeko aukera baliatu zutelako.

Umore Azoka arte eszenikoen arlo honetako erakusleiho ezin hobea da Euskal Herrian ez ezik Estatu espainiarrean ere, eta horren adierazgarri nagusia antolatzaileak bertan izateko jaso dituzten 400 eskakizunetik gora dira. Hala eta guztiz ere, 45 konpainia gonbidatu dituzte, hauen artean, behin betiko 20 estreinalditik gora gauzatuko dituztenak.

Antolatzaileek azpimarratu nahi izan dute aurten “zazpi autonomia-erkidegotako (euskal konpainien presentzia nabarmena izango da) eta zazpi herrialdetako artistek” hartuko dutela parte, guztien artean Leioako kaleak agertoki erraldoia bihurtuz, “antzerkirako, zirkurako, dantzarako, txotxongiloetarako, clown-ikuskizunerako, musikarako…” agerraldietarako.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: ,
2012, apirilak 11

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)