Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioa Leioako Udalaren Kultura Saileko zentro publikoa da, kultura eta sorkuntza sustatzeko, babesteko eta zabaltzeko.

Distribucion

Kultur Leioak erabilgarria den 7.000 m2-tik gorako azalera du, 7 solairutan banatuta, horietatik bi 0 mailatik behera. Horietan guztietan, Kultur Leioak ekintzen eta zerbitzuen programa zabala eskaintzen du.

-1. Solairua

Auditoriuma

250 ikus-entzulerentzako lekuarekin, areto honek kalitate handiko ekipamendua eta soinu-baldintza ezin hobeak ditu, eta arte eszenikoak, musika eta zine programazio bete-betea eskaintzen du.

Entseguetarako aretoak

Kultur Leioan entseguetarako bi areto daude, insonorizatuta, musika-taldeek eta udalerriko beste talde batzuek erabiltzeko.

Ambigu

Auditoriumera sartzeko espazio honek izaera ireki eta polibalentea dauka, eta, ondorioz, alternatiba handiak eskaintzen ditu ekitaldiak antolatzeko.

0. Solairua

Informazioa eta harrera

Kultur Leioak bisitarientzako arreta zerbitzua eskaintzen du, banakoa, zentroan bertan edo etxeetara bidalitako komunikazioen bitartez eta telefonoz egindako arreta.

Ordutegia:

  • Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 21:00etara.
Erakusketa aretoa

Bertan, bisitariek hainbat alor artistiko izango dituzte ikusgai, bai eta bestelako erakusketak ere, dibulgaziozkoak, zientifikoak, literarioak, etab.

Ordutegia:


  • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00etik 20:00etara. Larunbatak, igandeak eta jaiegunak 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.


1. Solairua

Kz Gunea

Ordenagailuak eta Interneteko sarbidea daukan gela.

Ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.


2. Solairua

Liburutegia

Ume eta Gazteen Liburutegia, atal zehatzekin. Umeteka zerbitzu berria. Hemeroteka. Mediateka. i-gunea (Interneterako sarrera).

Ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 20:00etara.


3. Solairua

Liburutegia

Liburutegiaren Atal Nagusia, zenbait sailekin.

Ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 20:00etara.


4. Solairua

Kultura

Leioako Udaleko Programazio eta Hedapen Kulturalerako Sailaren bulegoa.

Ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
Euskara zerbitzua

Leioako Udalaren Euskara Sailaren bulegoa.

Ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
Prentsa aretoa

Prentsa eta Hitzaldi Aretoa

5. Solairua

Tailerrak

Urtean zehar arte, artisautza eta sormenen egiten diren tailerrei zuzendutako aretoak.

Agenda

Bloga

Leioako Udalak San Juan jaietarako kartel lehiaketaren deialdia egin du

Leioako Udalak 2024ko San Juan jaietarako kartel lehiaketa deitu du. Parte hartu nahi dutenek apirilaren 16ra arte entregatu ahal izango dituzte lanak Kultur Leioan.


2024, martxoak 15

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)