Aterpe Leioa Gaztegunea Leioako Udaleko Gazteria Zerbitzua da. Erabilera askotarako ekipamendua da. Bertan, ikasteko espazioak, informazio-guneak, topaketarako guneak… aurki ditzakezu. 12-30 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta.
Aterpe Leioa Gaztegunearen edukiera mugatua dago, eta zerbitzuak aldez aurretik hitzordua eskatuta kudeatuko dira.
Aldez aurretik hitzordua hitzartzeko 94 405 58 50 telefono bidez edo gazte@leioa.net posta elektronikoz egin behar da.
Ikasketa gela
Etxean ez zara kontzentratzen! Hozkailura zoazen hirugarren aldia da! Eragozpen horiek edo beste batzuk saihestu nahi dituzu? Aterpe Leioa Gaztegunean 27 pertsonarentzako lekua duen ikasteko bi gela dauzkagu.
Aldez aurretik hitzordua hitzartzeko 94 405 58 50 telefono bidez edo gazte@leioa.net posta elektronikoz egin beharko da.
Ordutegia eta telefonoa:
- Astelehenetik ostiralera, 10:15etik 13:45era eta 16:45etik 19:15era
- Larunbata eta igandea, 09:15etik 13:45era eta 16:45etik 19:15era
- Leku mugatua: 27 pertsona
Gazte Bulegoa (arreta)
Aisialdiko begirale titulua izan nahi duzu?
Bidaia bat egin nahi duzu eta aterpeei buruzko informazioa bilatzen ari zara?
Artea gustuko duzu, kartel lehiaketetan edo bestelako lehiaketetan parte hartu nahiko zenuke?
Aterpekide agiria izapidetu nahi duzu?
Kontu hauetarako eta beste batzuetarako, hau da zure espazioa!
Aldez aurretik hitzordua hitzartzeko 94 405 58 50 telefono bidez edo gazte@leioa.net posta elektronikoz egin beharko da.
Ordutegia eta telefonoa:
- Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era
- Leku mugatua: 2 pertsona
LEIHOSEX – Sexologi aholkularitza zerbitzua
Zerbitzua isilpekoa eta doakoa da, eta sexualitateari buruz dituzun zalantzei erantzungo dien eta orientazioa emango dizun aditu batek zuzentzen du.
Gazteei, hezitzaileei, gurasoei, begiraleei eta irakasleei zuzenduta dago.
Aldez aurretik hitzordua hitzartzeko 94 405 58 50 telefono bidez edo gazte@leioa.net posta elektronikoz egin beharko da.
Ordutegia:
- Aurrez aurre: Osteguna 16:30etik 18:00etara
- Leku mugatua: 2 pertsona
Helbide elektronikoa: leihosex@hotmail.com
Skype: Orientazio Zerbitzua
Facebook: Orienta zerbitzua
Leihosex zerbitzuko telefonoa:644 725 220
Higiene- eta osasun-neurriak
– Pertsonen arteko distantzia 2 m-koa da.
– Sei (6) urtetik gorako pertsonek nahitaez erabili behar dituzte sudurra eta ahoa estaltzen dituzten maskarak, batez ere higienikoak eta kirurgikoak.
– Ez zaie maskara erabiltzea eskatzen arnasteko zailtasunen bat duten pertsonei, edo ezinbesteko arrazoiengatik edo premia-egoeragatik.
– Instalaziora sartu aurretik tenperatura kontrolatzea gomendatzen da.
– Eskuak urez eta xaboiz edo gel hidroalkoholikoz garbitzea instalazioetara sartzean eta handik irtetean. Gel horiek jarriko dira espazio desberdinetan.
– Gomendio horiek osasun-agintarien jarraibideen mende daude uneoro.
Neguko ordutegia:
– Gazte Bulegoa (Arreta)
Astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 eta 16:30-19:30 h.
– Ikasgela
Astelehenetik igandera, 10:15-13:45 eta 16:45-19:15 h.
Larunbata eta igandea, 09:15-13:45 eta 16:45-19:15 h.
Helbidea:
Aldapabarrena, 2 – 48940 LEIOA
Telefonoa (Gaztegunea): 94 405 58 50
Bloga: gaztegunedigitala.blogspot.com
Twitter: GazteguneaLeioa
Telefonoa (Gaztegunea): 94 405 58 50