Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Leioako Udalaren pintura azkarreko lehiaketan parte hartzeko epea bihar, asteazkena, apirilaren 10ean hasiko daRSS Blog

Pintura azkarraren lehiaketa

Leioako Udalak bihar, apirilaren 10ean, asteazkena, irekiko du “Margolari gazteak… eta ez hain gazteak…” pintura azkarreko lehiaketan parte hartzeko izena emateko epea.

Lehiaketa 12 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago (2012an jaiotakoak barne). Izen-emateak telematikoki egin ahalko dira, apirilaren 10etik 30era arte, www.kulturleioa.com udal webgunean. Halaber, lehiaketaren egunean, izena aurrez aurre eman ahal izango da Kultur Leioan, 08:00etatik 10:00ak arte.

Lehiaketa maiatzaren 5ean izango da, igandea, 08:00etatik 15:00etara. Parte-hartzaile bakoitzeko obra bakarra onartuko da, ez da kolaborazioarik edo taldeka egindako lanik onartuko, eta obrak honako puntu hauetan egin beharko dituzte, eta obretan agertu egin beharko du kasuan-kasuan dagokion elementuak:
– Elexalde errota.
– Estartetxe kalea.
– Lamiako-Txopoeta.
– Mendibile jauregia.
– Ondiz.
– Pinosolo parkea.
– Sabino Arana kalea.
– San Bartolome baseliza.
– Udaletxea/Eliza.
– Udondoko bulebarra.

Teknika librea izango da, eta gutxieneko tamaina 55 x 46 zm izango da; gehienekoa, berriz, ezin izango da 100 zm-tik gorakoa izan alde luzeenean. Obra bastidore edo zurrun baten gainean aurkeztuko da.

Sariak bakarrak izango dira eta ezin izango dira zatitu:
1. saria: 1.300 euro eta margotzeko paleta.
2. saria: 1.100 euro eta margotzeko paleta.
3. saria: 800 euro eta margotzeko paleta.

“Gaztea” Saria: 800 euro + margotzeko paleta (beste kategoria batean saritu ez den 18-30 urte bitarteko egileen arteko obra onenarentzat).

“Leioa” saria: 500 euro + margotzeko paleta (beste kategoria batean saritu ez den Leioan erroldatutako egileen arteko obra onenarentzat).
“Harrobia” saria: 120 euroko bonua + margotzeko paleta (beste kategoria batean saritu ez den 18 urtetik beherako egileen arteko obra onenarentzat).

Informazio gehiago Aterpe Leioa Gaztegunean:
Tel. 94 405 58 50
Posta elektronikoa: gazte@leioa.eus

LEHIAKETAREN OINARRIAK (PDF – 310 KB)

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: , , ,
2024, apirilak 9

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)