Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Tontxu RSS Blog

Tontxu

MUSIKA
(Euskadi)

Tontxuk etengabe lan egin du abestiak sortzen eta albumak argitara­tzen. 2024 hasiera honetan, bere lan berria izango denaren “Teñida de Blanco” izeneko single-a argitaratu berri du.

Etengabeko ilusioz eta lan egiteko gogoz, “Se Vende” lehen albuma argitaratu zuenetik 25 urteko ibilbidea ospatzeko bira egiten jarrai­tzen du aldi berean. Urte hauetan guztietan, Euskadiko abeslari honek kontzertuak egin ditu etengabe Espainian eta Latinoamerikan.

1997an hasi zenetik argitaratu dituen 13 diskoekin, estatuko abestigintzaren historia bihurtu da. 2019an argitaratu zuen bere azken lana, “Tr3inta y Tr3s” izenekoa, eta 2021an “Invental” lanarekin itzuli zen. Argiz beteriko proiektu horren bidez, bere abestirik arrakastatsuenak Kubako soinu eta giroetara egokituta berriz birsortu zituen eta bizitza berria eman zien son, guaracha, salsa eta danzón erritmoek lagunduta.

Sona handiko artista, egungo Espainiako autore-abestiak ulertzeko ezinbesteko erreferentzia.

ABESLARIA: Tontxu Ipiña (gitarra eta ahotsa).
IRAUPENA: 70′.

Doan Kultur Leioako Lagunentzat

» Non: Auditorium
» Eguna: Apirilaren 26an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 10 euro



KATEGORIAK: Agenda, Musika
Etiketak: , ,

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Leioako Udalak 41 bat konpainia hartuko ditu eta 80 emanaldi baino gehaigo eskainiko ditu Umore Azokaren XXIV. edizioan

Leioako Udalak prestakuntza guztiak bukatu ditu. Dena prest dago lau egunetan zehar antzerkiz, dantzaz eta zirkuaz gozatzeko Umore Azokaren edizio berri batean. Aurten XXIV. edizioa ospatuko duen Azokak kaleko artisten 41 konpainiaren 80 emanaldi baino gehiago eskainiko ditu maiatzaren 16tik 19ra bitartean.


2024, apirilak 29

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)