Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Moor krad RSS Blog

Moor krad

DANTZA
Ertza (Euskadi)

MOOR KRAD ikuskizunak argitara atera nahi du gu guztiok gordetzen dugun itzal hori. Bizitzan zehar, hainbat arrazoi ezberdinengatik ezkutatzen ditugun gure alderdiez osaturiko itzala. Gure izaerako zati bat ez balitz bezala, izaera horren gela ilunenean izkutatzen goazelarik.

Lur zati honetan bizi diren pertsonaiek badakite alde ilun bat dutela eta honek aldi berean beraien izaera osatzen duela. Horregatik ez dituzte beraien kontraesanak ezkutatzen eta benetan diren bezala agertzen dira besteon begietara. Ez dute beldurrik, izan ere beldurra, aurretik ezarritako arauen kontra jokatzen dugunean soilik azaltzen bait da. MOOR KRAD-en ez da gezurrik, ez moral bikoitzik, ez eta bizitza paralelorik… Hemen dena argitara ateratzen da. Ikusten duzun zerbait ez bada zure gustukoa, hobe ez begiratzea; eta oraindik ere ezegonkortasuna sortzen badu zugan, agian bizkar gainean daramazun zaku horretan bilatu beharko zenituzke arrazoiak.

Puruak jaiotzen bagara ere, gure izaerako ze alderdiak botako ditugun zakura erabakitzen pasatzen dugu gure haurtzaroa eta gaztaroaren parte haundi bat; eta gainontzekoa berriz, zaku hori nola hustu asmatu ezinik.

ZUZENDARITZA: Asier Zabaleta.
ANTZEZLEAK: Valerio Di Giovanni, Rafke Van Houplines, Pilar Andrés, Denis Martinez, Thiago Luiz Almeida, Iosu Yeregui (abeslaria).
KOREOGRAFIA: Asier Zabaleta dantzarien laguntzarekin.
JANTZIEN DISEINUA: Iosu Yeregui.
JATORRIZKO MUSIKA: Marc Kanou (John Dowland eta Henry Purcell musikarien lanetan oinarrituta).
IRAUPENA: 65′.

Doan Kultur Leioako Lagunentzat

» Non: Auditorium
» Eguna: Martxoaren 31an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 10 euro

INFORMAZIO GEHIAGO: www.ertza.com



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

San Juan

Agenda

Bloga

Leioako Udalak 41 bat konpainia hartuko ditu eta 80 emanaldi baino gehaigo eskainiko ditu Umore Azokaren XXIV. edizioan

Leioako Udalak prestakuntza guztiak bukatu ditu. Dena prest dago lau egunetan zehar antzerkiz, dantzaz eta zirkuaz gozatzeko Umore Azokaren edizio berri batean. Aurten XXIV. edizioa ospatuko duen Azokak kaleko artisten 41 konpainiaren 80 emanaldi baino gehiago eskainiko ditu maiatzaren 16tik 19ra bitartean.


2024, apirilak 29

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)