Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Leihoak RSS Blog

Leihoak © May Rodriguez Isla

ANTZERKI FAMILIARRA
Teatro Paraíso (Euskadi)

Jolasaren bidez, bizitzako lehendabiziko urteetako irudien eraikun­tza eta deseraikuntza gogora dakarren bidaia batean murgilduko dira ikus-entzuleak, imajinario magiko eta fantasiazkoa birsortuz. Itzaletatik argira, abstraktutik irudizkora, hainbat irudik adiskidetasunean bizitzearen esperientzia liluragarrian murgilaraziko gaituen jolas bat sortuko dute. Jakin-mina ezagutzaren ardatz gisa. Ikuskizunaren dramaturgiak ere irakurketa bat izango du publiko helduarentzat. Bertan emakume batek abentura ezinbestekoa biziko du, galdutako jakin-mina berreskuratzea ekarriko diona. Horrela, berrikasi eta berriro hunki­tzeko leku batera bidaiatuko du, artean neskato baten moduan jolasten zuen garai batera, eta bere haurtzaroaren lurraldean barneratuko da. Istorioak Charles Dickensen Gabonetako Ipuinak ekar diezaguke gogora, non gure protagonistak, agian Mr. Scroge bezalaxe, leiho batean barna bidaiatuko duen, jolasean eta mundua deskubritzeko ametsetan zen neskato bat bizi zen garai eta leku batera.

DRAMATURGIA ETA ZUZENDARITZA: Jesús Nieto.
ANTZEZLEAK: Rosa A. García – Jone Amezaga / Miren Lizeaga.
ESZENOGRAFIAREN DISEINUA: Jesús Nieto.
JANTZIEN DISEINUA: Alejandra Calderón.
MUSIKA: Pedro Girao.
IRAUPENA: 40′.
HIZKUNTZA: Euskaraz.
IKUSLEA: +4 urte.

» Non: Auditorium
» Eguna: Azaroaren 20an
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 6 euro

INFORMAZIO GEHIAGO: www.teatroparaiso.com



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Leioako Udalak 41 bat konpainia hartuko ditu eta 80 emanaldi baino gehaigo eskainiko ditu Umore Azokaren XXIV. edizioan

Leioako Udalak prestakuntza guztiak bukatu ditu. Dena prest dago lau egunetan zehar antzerkiz, dantzaz eta zirkuaz gozatzeko Umore Azokaren edizio berri batean. Aurten XXIV. edizioa ospatuko duen Azokak kaleko artisten 41 konpainiaren 80 emanaldi baino gehiago eskainiko ditu maiatzaren 16tik 19ra bitartean.


2024, apirilak 29

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)