Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Ina Forsman feat. Traveling Brothers RSS Blog

Ina Forsman feat Travellin' Brothers

MUSIKA
(Finlandia)

Ina Forsman-en zain egon zarete. Agian Europako agertokietan ikusi duzue, bere ahots goxoarekin bozgorailuak lehertuz.

Ina Forsman musika onak izan ohi duen guztia da: benetakoa, gordina, bihotzarekin idatzia eta arimatik jaurtia. Era berean, Inak frontwoman on batek behar duen guztia du: misterioa, zintzotasuna, sua eta arriskua.

Ina entzun eta atentzioa ematen duen lehen gauza bere ahotsa da. Buru eta bihotz aritzea Inaren arma nagusietakoa da, baita bere konposizio apurtzaile eta askatzaileetako big-band brass eta soul-blues pianoa ere.

Blues-album gehienak gitarra karrankariek menderatzen duten garaian, Inaren estreinaldiak benetako swinga du, beste garai bateko soul-blues-brass-a gogora ekarriz, baina abeslariaren jarrera modernoarekin.

Soul eta swingaren dama berria Kultur Leioara dator, ez ezazu galdu.

MUSIKARIAK: Ina Forsman (ahotsa), Aitor Cañibano (gitarra), Eneko Cañibano (baxua), Jon Careaga (ahotsa), Isi Redondo (bateria), Alain Sancho (saxoa), Mikel Azpiroz (teklatua).

» Non: Auditorium
» Eguna: Martxoaren 15ean
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 5-10 euro

INFORMAZIO GEHIAGO: www.inaforsman.com

Gaztea



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Leioako Udalak 41 bat konpainia hartuko ditu eta 80 emanaldi baino gehaigo eskainiko ditu Umore Azokaren XXIV. edizioan

Leioako Udalak prestakuntza guztiak bukatu ditu. Dena prest dago lau egunetan zehar antzerkiz, dantzaz eta zirkuaz gozatzeko Umore Azokaren edizio berri batean. Aurten XXIV. edizioa ospatuko duen Azokak kaleko artisten 41 konpainiaren 80 emanaldi baino gehiago eskainiko ditu maiatzaren 16tik 19ra bitartean.


2024, apirilak 29

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)