Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Gozatu igande arratsaldeaz “Baltasar jaunaren animaliak” antzezlanarekinRSS Blog

Baltasar jaunaren animaliak

Istorio honetan gizon batek gauza harrigarriak aurkitzen ditu: katua marruka, txakurra miauka, behia kua-kua eginez eta ahatea zaunka. Animaliak, garraiobideak, koloreak, letrak… humores eta jolasez beteriko mundua.

Hitzik gabeko ikuskizuna, estetika arriskutsu, harrigarri eta dibertigarria duena. Interpretazioa, onomatopeiak, irudiak eta musika dira protagonistak, eta inkomunikazioaz eta loturak sortzeko dauden mila moduez “hitz egiten” da; hizkuntza komun bat ez dagoenean ere, nola iritsi gaitezkeen bestearen bihotzera. Ikuskizun egokia gure identitateaz hausnartzeko, nor garen eta nolakoak garen, geure buruari eta besteei begiratzeko, eta ezustekoaren magiaz gozatzeko.

Dramaturgia: Claudio Hochman (Beatriz Actis-en “Fábula” ipuina)
Aktoreak: Silvia Martín, Juan Luis Sara, Javier Carballo
Iraupena: 50′
Urteak: 3 – 6 urte
Testu barik

» Non: Auditorium
» Eguna: Otsailaren 12an
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 5 euro

GOMENDATUA

Rec vasca de teatros

2012, otsailak 8

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)