Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Dantza eta antzerkiz osaturiko liburuaRSS Blog

Grimm

Liburuaren Eguna gutxi barru izango da. Kultur Leioak opari bat proposatzen dizue, dantza eta antzerkiz osaturiko liburua: ostiralean, apirilak 20, TEMPUS –i dantza ikuskizuna izango da, Anakrusa Euskal konpainiaren eskutik (20:30). Igandean, apirilak 22, EL BOSQUE DE GRIMM, adin guztietarako antzerkia, La Maquiné andaluziarren eskutik (18:00) eta astelehenean, apirilak 23, UNA PALABRA, ezohiko espazio batean burututako dantza ikuskizuna (improbizazio tailer eta sorkuntza prozesuari buruzko hitzaldi-solasaldia barne), La Permanente konpainiak eskeinia (19:00/20:30).

Kultur Leioak “Apirila, Dantza eta Antzerkia” liburu berria aurkezten dizue. Abentura txiki honen bitartez, hausnarketa interesgarriak, emozio sentipenak eta umeak bezala eta horiekin batera gozatzeko aukera izango duzue, beti ere, Kultur Leioa prestigiozko sinaduraren babespean. Hortxe doakizue!

Liburuaren sarrera aktore batek, dantzari bik eta idazmakina eta metronomo batek idazten dute. Anakrusa Euskal konpainiak TEMPUS – i dantza ikuskizuna aurkezten digute (apirilak 20, 20:30ean), Dantza Zirkuituaren barnean. Erritmoa eta mugimendua oinarri, ikus-entzulearen eta idazle baten begien artean kokatutako pertsonaiek euren ametsen pasarte ezberdinak kontatutako dizkigute.

Gure liburuaren korapiloak betiko ipuinetatik gogoratzen duguna probatan jartzen du. Zer gertatuko litzaiekeen Txanogorritxori edo Erpurutxori galtzeko basorik izan ez balute? Baso hori EL BOSQUE DE GRIMM antzezlan familiarra da, Andaluziatik (La Maquiné) eta apririlaren 22an antzeztuko dena (18:00). Maitagarrien ipuin klasikoetan inspiratutako ikuskizuna,s entsazio, irudi, musika eta poesia bisuala biltzen dituen soinuzko mundu bati zuzendutako begirada garaikidea.

Amaiera hitz batekin idatzia da: UNA PALABRA, ezohiko espazioan burututako Dantza (Ambigú, 19:00etan eta 20:30ean), La Permanente konpainiak eskainia (Andaluzia). Bi dantzari, sofa bat eta hitz asko, eta gainera, sorkuntza prozesuari buruko inprobisazio tailerra eta hitzaldi solasaldia (izena ematea beharrezkoa da).

Epilogo bezala, Kultur Leioako Liburutegiaren programazioa: txikientzako Txiki Txokoa (0-4 urte), liburuekin beren lehen harremana izan dezaten (apirilak 23-27); Liburujatun VII.Lehiaketaren sari banaketa (apirilak 23, 20:00) eta Maite Frankok eskainitako ipuin kontalaria (apirilak 26, 18:00).

Zalantzarik ez izan, Liburuaren egunean Dantza eta antzerkia oparitu, Kultur Leioaren eskutik.

2012, apirilak 18

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)