Leioako XIII. UMORE AZOKAk eman dio amaiera 2012ko edizioari, aurten aurkeztu diren ikuskizunen artean Epaimahaikideak irabazleak zeintzuk diren ezagutzera eman eta gero. Guztira 47 ikuskizun desberdin izan ziren aukeratuak maiatzaren 17tik 20ra bitartean izan den ekimenean aurkezteko; hauetarik 14 Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Frantzia, Italia eta Txiletik etorritakoa, tarteko bi estreinaldi zeudela; beste 17, sei estreinaldi barne, Estatuko toki desberdinetatik gerturatutakoa eta gainontzeko 14an euskal konpainiak aurkeztutakoak, guztia Leioan estreinatu direla.