Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Aterpe Leioa Gazteguneak urtarrila-martxoko programazioa aurkeztu duRSS Blog

Gazteleku

Aterpe Leioa Gazteguneak tailer, ikastaro eta lehiaketa eskaintza anitza prestatu du urtarrila-martxorako. Jarduerak 14 eta 35 urte arteko gazteei daude zuzenduta eta prezioak 10 eurotik aurrerakoak izango dira.

Perkutsio ikastaroa, euskal dantzak, lehen sorospen eta sukaldaritza ikastaroak izango dira Leioako gazteek nahiz bertan erroldatuta ez daudenek egin ahal izango dituzten jardueretako batzuk. Jarduera horiei guztiei Leihosex zerbitzua gehitu behar zaie.

Tailerretan izena emateko epea urtarrilaren 23tik otsailaren 3ra arte bitartekoa da, eta plazak inskripzio-hurrenkeraren arabera esleituko dira

Bestalde, gaztelekuak ere bere programazioa aurkeztu du urtearen lehen hiruhilabete honetarako. Drogomenpekotasun tailerra, mini-gynkana, sukaldaritza ikastaroa, neguko ping-pong lehiaketa, inauterietan makilaje tailerra eta txokolatada, eta berdintasun zein txapa tailerrak. Guztiak doakoak izango dira.

Liburuxka

KATEGORIAK: Bloga, Gaztegunea
2012, urtarrilak 17

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)