Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Urteari bukaera emateko, Kultur Leioak Gabonetan Antzokira zikloa eskeintzen duRSS Blog

Logela Multimedia: "Drag-e uraren bila"

Aste honetan, abenduaren 28tik 30era (Auditorium. 18:00), urteari bukaera emateko, Kultur Leioak Gabonetan Antzokira zikloa eskeintzen du. Zikloak haurrei diziplina anitz hurbilduko dizkie: Dantza, musika, multimedia, aktore antzerkia, etab.

Abenduaren 28an Logela Multimediak “Drag-E uraren bila” aurkeztuko du. Berezkoa duten lengoaia erabiltzen dute umeengana gerturatzeko, aktoreen lana eta ikuskentzunezkoen teknologia konbinatzen duena, modu dinamikoan eta umoretsuan.

Abenduaren 29an BACUM/arts escéniques i visuals – Mucab Dans konpainiak “Blowing” ikuskizuna aurkezten du, Ikuskizun bisuala, poetikoa eta berritzailea. Bertan, dantzak, zuzeneko musikak eta teknologiak alegiazko mundu liluragarri eta zentzugabe batean barrena hegan egitera eramango gaituzte.

Amaitzeko, hilaren 30ean “Play n’kids” ikuskizuna izango dugu. Kontzertu ezin aproposagoa familia osoarentzat. Aita-amek eta seme-alabek zuzenean parte hartzen dute kontzertuan, bandakoekin batera kantatuta eta dantzatuta, eta SuperStar zeremonia- maistrak zuzenduta.

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)