Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Una casa de muñecas RSS Blog

Una casa de muñecas

ANTZERKIA
Arriaga Antzokiaren ekoizpena (Euskadi)

Aktore talde batek enkargu bat jasotzen du, Henrik Ibsenen “Panpina Etxea” eszenaratzea. Obraren bukaeran, protagonistak ihes egiten du bere etxea den espetxetik, mundu osoan en­tzungo den ate-kolpea emanez. Paper erakargarria da edozein aktorerentzat, antzerki modernoaren benetako klasikoa. Baina zer aurkitzen duten obrako aktoreek fikziotik ateratzen direnean?: gizonek kudeatutako antzokiak, beste gizon batzuk kontratatzen dituztenak gizonek idatzitako lanak zuzentzeko, eta lan horietan, emakumeen arazoez hitz egiten da. Ez al du ematen antzerkiaren mundua ere, modu susmagarrian, beste panpina etxe bat dela? Eta antzoki kanpoko gizartea?

Ibsenen testuaren saiakerek jarraitzen dituzten argudio-geruzen eta taldeko eztabaiden bidez, ikusiko dugu aktoreek (gizon eta emakumeek) nola egiten dieten aurre, hasiera batean, hain korapilatsua ez zen proiektu baten erronka eta kontraesanei.

ZUZENDARITZA ETA ESPAZIO ESZENIKOA: Pako Revueltas
DRAMATURGIA ETA ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: Asier Ercilla
ANTZEZLEAK: Enriqueta Vega, Ramón Ibarra, Eneritz Artetxe, Josu Kamara, Natxo Gómez
EKOIZPENA: Teatro Arriaga
IRAUPENA: 105′
HIZKUNTZA: Gaztelaniaz

» Non: Auditorium
» Eguna: Martxoaren 10ean
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 6-12 euro



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)