Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Umore Azokan izango den hiru ikuskizunetik bat estreinaldia izango daRSS Blog

Umore Azoka

Nobedadeak izango dira nagusi 2013ko maiatzaren 16tik 19ra burutuko den Leioako Umore Azokan, egitarauan izango diren ikuskizunen heren bat erabateko estreinaldiak izanik. Antolatzaileek 300 proposamen artistikotik gora jaso zituzten eta hortik 55 ikuskizun aukeratu dituzte. Gehienak Euskadi, Katalunia eta Estatu Frantziarrean sortutakoak dira, naiz eta Estatu espainiarreko beste toki batzuetatik zein Holanda, Erresuma Batua, Italia, Israel edo Turkiako proposamenei ere tokia egin zaien aurtengo programazioan.
Euskadiko 12 konpainia, Kataluniako 16 ikuskizun ezberdin eta Estatu Frantziarrean sortutako 9 ikuskizun izango dira 2013ko Umore Azokako ardatz nagusi. Egitarauan antzerkia, zirkoa, dantza, klown, txotxongiloak, musika eta performance ezaugarri dituzten proposamenak tartekatzen dira.
Bataz beste euskal konpainiek eskainiko dituzte nobedade gehien, guztira erabateko zortzi estreinaldi iragarrita daude, hain zuzen, Al Di Là, Bapatean Zirko, Cachaba Teatro, Deabru Beltzak, Ertza, Gaupasa/Nacho Vilar Producciones, Ipso Facto eta Trapu Zaharra konpainiak eskainiko dituztenak.
Kataluniatik gerturatuko diren konpainiek hiru ikuskizun estreinatuko dituzte, beste hiruk kaleko bertsioa aurkeztuko dute eta working progress bat ere egongo da. Estatu frantziarretik etorriko den La Mini Compagnieren erabateko estreinaldiaz gain herrialde bereko beste hiru sorkuntza lehen aldiz ikusi ahal izango dira Estatu espainiarrean eta beste hiru kalean. Estreinaldien zerrenda Andaluzia, Gaztela eta Leon eta Valentziako konpainien lan banarekin osatuko da.
2013ko Umore Azokan izango dira ere Holanda, Polonia, Italia, Israel, Erresuma Batua, Rusia, Rumania eta Turkian sortu orain arte Estatu espainiarrean eszenaratu gabe izan diren ikuskizun gehienak.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: ,
2013, apirilak 3

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)