Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Txiki, txiki, txikia zikloa izango dugu hurrengo asteburuanRSS Blog

Txiki-txiki-txikia

Hurrengo larunbat eta igandean, azaroak 23 eta 24, Txiki Txiki Txikia zikloa izango dugu Kultur Leioan, leku mugatua duen umetxoei zuzendutako zikloa (0-4 urte). Bertan, bi ikuskizun izango ditugu bi ordutegiekin (12:00/17:00).

Larunbatean, Madrilgo Los Sueños de Fausto eta Factoria Urogallo konpainiek GUGU…¡TRAS! FELIZ DESPERTAR antzezlana eskeiniko dute. Obra honetan gorputz-lengoaia nagusitzen zaie hitzei. Koloretsua, elkarreragilea, sentsoriala eta hurbilekoa da; aukera ezin hobea ematen die haurrei, obrako elementu eszenikoekin harremanetan jartzeko, dantza egiteko eta barre egiteko.

Igandean, Arena en los bolsillos konpainia andaluziarrak sortutako PEQUEÑA MAX ikuskizuna izango da protagonista. Max bakarrik bizi da, mundutik aldendurik, bere zorionaren bila, besteen begirada kritikotik urrun. Izan ere, Max “desberdina” da; hegats- oin batekin jaio zen. Bere mundua eraiki du, erdi erreala eta erdi asmatua, eta mundu hori hartu du babesleku. Mundu txiki eta hauskor horretara arrotz bat iristean jabetuko da berak ez duela, benetan, bakarrik egon nahi. Ikasitako guztia desikasteak arintasuna ematen dio, bere soinu parerik gabea eta perfektua dantzatzeko. Eta hortik, berriz ere munduari besoak irekitzeko.

2019, azaroak 18

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2011 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)