Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

The mountain activity photo contest RSS Blog

CVCEPHOTO

ERAKUSKETA
CVCEPHOTO

CVCEPHOTO nazioarteko mendiko jarduera argazki lehiaketa da, zortzi urtez Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteak antolatu duena. Urtero, CVCEPHOTOk mundu osoko zaletu onenak (profesionalak zein afizionatuak) biltzen ditu argazki diziplina ikusgarri eta eder honetan. Leioan erakutsiko den edizio honetan 60 herrialdetako 266 argazkilariek hartu dute parte, guztira 677 argazki aurkeztuz.

Saritutako 20 argazkien artean, mendiarekin lotutako kirol diziplina desberdinen irudi deigarriez gozatu ahal izango dugu, mendizaletasunetik edo eskaladatik hasita, mendiko bizikleta, parapentea edo slacklinera. Irudi horien artean, lehiaketako argazki irabazleak izango ditugu: Yhabril Moro (Espainia), lehen saria; Paul Zizka (Kanada), bigarren saria; José Allende (Espainia), hirugarren saria; Sandi Bertoncelj (Eslovenia), BBK-Mendifilm Poster saria; Yhabril Moro (Espainia) FIFAD Poster saria; eta Ohorezko Aipamenarekin saritutako beste hamabost irudi.

Natura zein argazkilaritza zaleen, zein publiko orokorraren gozamenerako irudi bilduma.

» Non: Erakusketa gelan
» Egunak: Otsailaren 10etik martxoaren 3ra
» Ordutegia: Astelehenetik ostilarera 10:00etatik 20:00etara. Larunbatak eta igandeak, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
» Sarrera: Doan



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Santa Agenda bueltan da Leioako kaleetara

Larunbatean makilen eta Santa Agedako kantuen doinuak entzungo dira berriz Leioako kaleetan. Santa Agedako XXXII. kantu lehiaketa ospatuko da, eta abesbatzak egun osoan zehar egongo dira kaleetan zehar eguna girotzen.


2023, otsailak 2

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)