Etxeko gaztetxoenak poz pozik egongo dira. Kultur Leioak “Lehen aldia, haurtxoentzako arte eszenikoen zikloa” eskeiniko du asteburuan (azaroak 19-20). Lehenengo haurtzarorako bereziki pentsatutako eta sortutako programa. Eskeiniko diren bi ikuskizunak 4 urtetik beherako umeen beharrizan eta esperientzia sentsorialak kontutan hartuta sortu dira.