Ostiral honetan, martxoak 17 (Ambigu, 21:00 h), Musika Gertu zikloaren barruan, CLARA PEYA musikaria izango dugu Kultur Leioan.
Ostiral honetan, martxoak 17 (Ambigu, 21:00 h), Musika Gertu zikloaren barruan, CLARA PEYA musikaria izango dugu Kultur Leioan.
Igande honetan, martxoak 12 (Auditorium, 18:00 h), Ganso & Cía euskal konpainiak beren KAPUT ikuskizun familiarra eskeiniko dute Kultur Leioan. Kaputek bi zororen eta auto baten ihes geldia kontatzen digu.
Datozen hilabeteetan, LPParen berrikuspenari buruzko erakusketa ibiltaria jarriko da udalerrietan. Leioan gaurtik martxoaren 12ra bitartean izango da, Kultur Leioa. Xedea da plana ezagutaraztea eta udalerri bakoitzeko herritarrei informazioa ematea LPParen berrikuspen-prozesuari buruz eta parte hartzeko eskura izango dituzten kanalei buruz.
Umore Azoka Leioak, Leioako Udalak antolatutako Kaleko Artisten Azokak, aukeratu ditu dagoeneko maiatzaren 18tik 21era ospatuko den aurtengo edizioan parte hartuko duten 50 konpainiak. Lehiaketaren kudeaketa artistikoaren ardura duen Kultura Sailak, jasotako 500 proposamenen azterketa zorrotza egin du, azkenean, Euskal Herriko 22 konpainiak, Estatuko 20k eta atzerriko 8k parte hartuko duten egitaraua osatzeko.