Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Simplicissimus umorearen mugak aztertzen dituen umorezko kabaretaRSS Blog

Tartean Teatroa: "Simplicissimus"

Hurrengo ostiralean, abenduak 20 (Auditorium, 20:30 h), kabaret ikuskizuna izango dugu Kultur Leioan, Tartean Teatroa konpainiarenaren eskutik. SIMPLICISSIMUS umorezko kabareta da umorearen mugak aztertzen dituena. Haien lana askatasun osoaz egin nahi izateagatik jazarpena sufritu eta sufritzen duten komikoei omenaldi bat da.

Kabaret musikala da, zuzenean antzeztu, kantatu eta jotzen duten musikari-aktoreekin. XXI. Mendeko kabareta da, erroak sakonki erroturik dituelarik XX. mendeko Europako gerrarteko garaian. Musika, antzerkia, kabareta eta umorea euskaraz Patxo Telleriaren eskutik.

2019, abenduak 19

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2011 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)