Zure mugikorrean Kultur Leioaren programazio guztia izan nahi baduzu, dagoeneko iPhone eta iPad-erako nahiz Android duten smartphone eta tablet-etarako doako aplikazioa deskargatu dezakezu.
Sartu zaitez zure sistema eragileari dagokion ikonoarekin edo eskaneatu QR kodea (zure mugikorrak irakurgailua badauka), eta aplikazioa dohainik deskargatzeko orri batera eramango zaitu.
Zinea, arte eszenikoak, musika, erakusketak, lehiaketak… Kultur Leioan gertatzen den orori buruzko informazioa izango duzu mugikorrean.