Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Santa Ageda lehiaketan izena emateko azken egunakRSS Blog

Santa Agueda

Urtarrilaren 31n amaituko da Leioako Santa Agedako Kantuen XXVI. Lehiaketan izena emateko epea. Leioako Udalak antolatutako lehiaketa hau beti bezala otsailaren 4an ospatuko da herriko hainbat tokitan.

Lehiaketan parte hartzeko interesa dutenek gaur eman beharko dute izena Kultur Leioan (Jose Ramon Aketxe plaza 11. edota 94.607.25.78 telefonoan).

Beti bezala, bi kategoria desberdin izango dira, bata 16 urtetik beherakoa eta bestea gorakoentzat. Jarduera eremuak, aurten bost izango dira, eta talde bakoitzak gehien komeni zaiona aukeratu beharko du. Zonaldeak hauek dira:

– A aldea: Lamiako.
– B aldea: Pinueta-Ibaiondo
– C aldea: Leioako erdigunea.
– D aldea: San Bartolome / Basaez – Artatzagana.
– E aldea: Kandelazubieta / Udondo

Epaimahaiak talde bakoitzaren kantaldia entzun eta ezarririk dauden lekuetan bertan emango du puntuazioa. Epaimahaiaren epaia aldaezina izango da. Taldeei ezarririk dauden guneetako batean kantatzeko ordutegia esleituko zaie. Sariei dagokionez, hiru izango dira; lehengokoa 350 euro, bigarrena 250 euro eta hirugarrena 175 euro, guztiak garaikurra eta diplomarekin batera.

Oinarriak

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga, Lehiaketak
Etiketak: ,
2015, urtarrilak 26

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)