Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Resaca RSS Blog

Ilmaquinario Teatro: "Resaca"

ANTZERKIA
Ilmaquinario Teatro (Galizia)

Atzerriko obretatik abiatutako “El Hombre Almohada” (2012) eta “Perplejo” (2014) ikuskizunekin arrakasta izugarria lortu ondoren, konpainiak antzerki dokumentalen premisetatik gertu dagoen talde sormeneko dramaturgiaren aldeko apustua egin du. Emaitza gisa, diziplina anitzeko ikuskizuna sortu dute; izan ere, antzerkiak poesiarekin hitz egiten du, ahozko narrazioa eta zuzeneko musika eskaintzen dira Álexen bizitzaren historia berregiten saiatzeko. Zendutako pertsona arrunt bat zen Álex, eta etengabeko krisi eta eraldatze prozesuan dagoen mundu honetan bere tokiaren bila jarraitzen duen belaunaldiaren sentimenduak nolabait laburbildu eta sinbolizatzen ditu.

Existentziaren ajeari buruzko bizitza ikuskizuna da. Irakurtzen, abesten, barre egiten, entzuten, dantza egiten eta arnasa hartzen ulertzeko saiakera da, dagoeneko gure artean ez dauden arren gugan bizi izan diren pertsonen bizitza barneratzen. Bizitza eta laguntasuna ospatzeko ikuskizuna da. Bidaia honetan ikusleek xamurtasuna, komikotasun, hausnarketa eta emozioa bisitatuko dituzte, bizitza propioak taularako gai bihurtzen dituzten bost interpreteen eskutik. Zentzumenetarako benetako oparia da.

ZUZENDARITZA: Tito Asorey.
ZUZENDARITZA LAGUNTZAILEA: María Peinado Casal.
DRAMATURGIA: Tito Asorey, Ana Carreira.
ANTZEZLEAK: Melania Cruz, Fernando González, Fran Lareu, Laura Míguez, Vadim Yukhnevich.
ESZENOGRAFIA: Laura Iturralde, Montse Piñeiro.
ZUZENDARITZA MUSIKALA: Vadim Yukhnevich.
AUDIOBISUALAK: Diego Blanco, Laura Iturralde.
IRAUPENA: 60′.
HIZKUNTZA: Gaztelaniaz.

» Non: Auditorium
» Eguna: Apirilaren 13an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 6-12 euro

INFORMAZIO GEHIAGO: Ilmaquinario Teatro

INSTAGRAM: @ilmaquinarioteatro

Gaztea

GOMENDATUA

La red de española de Teatros, Auditorios, circuitos y Festivales de titularidad pública
SAREA euskadiko antzoki sarea



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

San Juan

Agenda

Bloga

Zabalik dago 2024ko San Juan jaietako kartela aukeratzeko herritarren bozketa egiteko epea

Leioako Udalak gaur ireki du San Juan 2024ko jaietako kartela aukeratzeko herritarren bozkatzeko epea, apirilaren 29ra arte, astelehena barne.


2024, apirilak 23

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)