Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Redondo RSS Blog

Caramuxo Teatro: Redondo

ANTZERKI FAMILIARRA
Caramuxo Teatro (Galizia)

“Redondo” formekin jostatzen den ikuskizun bat da. Round jauna liluratu egiten dute gauza biribil guztiek, zirkunferentzia forma duten objekturik bitxienek. Egun batean, bere etengabeko bilaketa-lanean, barnean istorio harrigarriak gortzen dituen esfera ikusgarri eta harrigarri bat aurkitzen du.
Proposamen bisual bat, ia berbarik gabea, familian gozatzeko.

Caramuxo Teatroa Juan Rodríguez-ek eta Laura Sarasolak osatutako haur eta familientzako antzerki konpainia dugu. Konpainia 2003an sortu zen A Coruñan. Harrezkero, haien produkzioa hazi baino ez da egin. Hasieratik bertatik era askotako teknika nahasten dituzte –egile-antzerkia, txotxongiloak, dantza…– hezkuntzako bere esperientzietatik abiatuta ekoiztutako testuekin. Estetika zaindu batek eta musika aukera egoki batek poesiaz betetako emaitza hunkigarri eta ikusgarria eman dute. Haien emanaldiek aisialdia familia osoak batera betetzeko aukera ematen dute.

DRAMATURGIA: Laura Sarasola, Juan Rodríguez
ZUZENDARITZA: Laura Sarasola
ANTZEZLEA: Juan Rodríguez
ARGIZTAPENA ETA SOINUA: Suso Jalda
ESZENOGRAFIA: El Tigre de Papel, Caramuxo Teatro
ATREZZOA ETA JANTZIAK: Caramuxo Teatro
IRAUPENA: 30′
IKUSLEA: 0-3 urte
HIZKUNTZA: Gaztelaniaz
LEKU KOPURU MUGATUA: 100 lagun

* HAURTXO BAKOITZEKO, GEHIENEZ, HELDU BI JOATEA GOMENDATZEN DA.

» Non: Auditorium (eszenatokia)
» Eguna: Azaroaren 24an
» Ordutegia: 17:00etan, 18:00etan
» Sarrera: 3-5 euro

INFORMAZIO GEHIAGO: Caramuxo Teatro



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

San Juan

Agenda

Bloga

Zabalik dago 2024ko San Juan jaietako kartela aukeratzeko herritarren bozketa egiteko epea

Leioako Udalak gaur ireki du San Juan 2024ko jaietako kartela aukeratzeko herritarren bozkatzeko epea, apirilaren 29ra arte, astelehena barne.


2024, apirilak 23

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)