Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Píscore + Aupa Quartet RSS Blog

Píscore & Aupa Quartet

MUSIKA
(Galizia / Katalunia)

“Lau perkusionista birtuoso, barrez leherraraziko digutenak”.
Piscore guztioi eskaintzeko keinu bidezko komedia musikalik onena. 2016ko udaberrian sortutako konpainia honek, bere izenarekin, “Esther Píscore” ospetsua omendu omendu nahi du, Les Luthiers-en gag ezagun bateko, Terpsícoreko, dantzaren musaren isla eta irudi. Barre eginaraztea dute helburu, musikako birtuosismotik, dotoretasunetik eta keinu bidezko komedia klasikoenen estetikaren bideetatik abiatuta.

“Aupa: norbait altxatzen bultzatzeko edo norbait horri zerbait altxa­tzeko adorea emateko erabiltzen den interjekzioa”.
Aupa Quartet errealitate bat da, Bartzelonaren gisako hiri batean bakarrik posible dena. Lau musikari, bakoitza planetaren puntu batekoa, batzen dira hari-laukote klasikorako errepertorio berri bat egokitzeko, XXI. mendeko munduan hari igurtziak bizi duen egoerara egokitua hain zuzen. Musika klasikoa alde batera utzi gabe, laukotekideak Grooveko, Jazzeko, Rockeko edo Latineko erritmoetan barrena dabiltza beren musika-konposizioetatik abiatuta: melodia kutsakorrak, bat-bateko inprobisazioekin aberastuta.
Musika eta umorea eskutik hartuta. Ezin duzu hau galdu!

MUSIKARIAK:
PÍSCORE: Pepe Varela, Diego Rosal, Félix Rodríguez, Pablo Cabanelas
AUPA QUARTET: Asier Suberbiola (biolina), Pere Nolasc Turu (quinton), Felipe Escalada (biola), Martín Meléndez (txeloa)

» Non: Auditorium
» Eguna: Irailaren 28an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 6-12 euro

INFORMAZIO GEHIAGO: Píscore

INFORMAZIO GEHIAGO: Aupa Quartet

Doan Kultur Leioako Lagunentzat
Gaztea



KATEGORIAK: Agenda, Musika, slide
Etiketak: , ,

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

San Juan

Agenda

Bloga

Zabalik dago 2024ko San Juan jaietako kartela aukeratzeko herritarren bozketa egiteko epea

Leioako Udalak gaur ireki du San Juan 2024ko jaietako kartela aukeratzeko herritarren bozkatzeko epea, apirilaren 29ra arte, astelehena barne.


2024, apirilak 23

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)