Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Pinocchio RSS Blog

Pinocchio

ANTZERKI FAMILIARRA
Companyia de Comediants La Baldufa (Katalunia)

Pinocchio ume aske baten istorioa da, aurreiritzi eta konplexurik ez duena, baina aldi berean, inozoa dena, oso inozoa. Geppetto, aitaren babes-senarekin, saiatzen da umea hezten. Baina Pinocchio, desobediente, hainbat gorabeheratan sartzen da, hazi eta heltzeko aukera ematen diotenak, leher eginda buka­tzen duen arte… Amaiera harrigarriarekin.

La Baldufak interpretatu egiten du Carlo Collodiren jatorrizko testua. Papera eta zura istorioaren mende jartzen dira proposamen aldakor eta oso organikoa lortuz. Hortik abiatuta, ume-txotxongilo baten imajinarioan sartzeko aukera izango dugu. Ipuin honek hezkuntza, ahalegina, ardura eta zintzotasuna bezalako balioetan hausnartzeko aukera ematen du.

* FETEN 2015KO IKUSKIZUN ETA ZUZENDARITZARIK ONENA

EGILEA: Carlo Collodi
MOLDAKETA: La Baldufa: Enric Blasi, Emiliano Pardo, Carles Pijuan
ZUZENDARITZA: Jokin Oregi, La Baldufa 
ANTZEZLEAK: Enric Blasi, Emiliano Pardo, Carles Pijuan 
TEKNIKARIA ESZENAN: Miki Arbizu 
MUSIKA: Óscar Roig
IRAUPENA: 55′
HIZKUNTZA: Testu barik
IKUSLEA: 6 – 11 urte

» Non: Auditorium
» Eguna: Azaroaren 8an
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 5 euro

La Baldufa Teatre

GOMENDATUA

La red de española de Teatros, Auditorios, circuitos y Festivales de titularidad pública
SAREA euskadiko antzoki sarea



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Leioako Udalak 41 bat konpainia hartuko ditu eta 80 emanaldi baino gehaigo eskainiko ditu Umore Azokaren XXIV. edizioan

Leioako Udalak prestakuntza guztiak bukatu ditu. Dena prest dago lau egunetan zehar antzerkiz, dantzaz eta zirkuaz gozatzeko Umore Azokaren edizio berri batean. Aurten XXIV. edizioa ospatuko duen Azokak kaleko artisten 41 konpainiaren 80 emanaldi baino gehiago eskainiko ditu maiatzaren 16tik 19ra bitartean.


2024, apirilak 29

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)