Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Malmö RSS Blog

Malmö

KULTUR MARATILA
Khea Ziater (Euskadi)

Askotan, bi pertsonaren arteko harremana kolorez aldatzen da gutxien uste denean, kolpez; hitz bat, gertakari bat, aski da horrelako zerbait harremana errotik aldatzeko.
“Malmö” antzezlanak aldaketa hori jartzen digu begien aurrean, oholtzara eraman dituzten beste pieza batzuen ildo beretik. Bi lagunen arteko traizioa eta ondorengo mendekuaren inguruan marraztutako erretratua. Gorrotoa eta sentipen kutsatuenak azaltzen diren momentutik barkameneraino iristen den bidaia, elkar ulertzea gurutzatuz.

Arlo estetikoan zein narratiboan antzerkia eta zinema lotzen dituen kodeen bilaketan oinarritzen den proiektu independiente bat da Khea Ziaterrena. Orain arte egitasmo honen emaitza bezala jaiotako ikuskizun guztiak sorkuntza orijinalak dira eta nahiz eta lengoaia ez konbentzional batetik gertu egon, publikoaren konplizitatea lortzen dute pentsatzen eta sentitzen dugunari buruz aritzen direlako.

ZUZENDARITZA: Alex Gerediaga
KOREOGRAFIA ETA ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: Arrate Etxeberria
ANTZEZLEAK: Maria Urcelay, Ainhoa Jauregi
JANTZITERIA ETA ESZENOGRAFIA: Azegiñe Urigoitia
IRAUPENA: 60′.
HIZKUNTZA: Euskaraz.

» Non: Auditorium
» Eguna: Otsailaren 26an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 8 euro / KULTUR MARATILA BONOA (6 ikuskizun): 30 € eta Kultur Maratila kit bat opari



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

San Juan

Agenda

Bloga

Zabalik dago 2024ko San Juan jaietako kartela aukeratzeko herritarren bozketa egiteko epea

Leioako Udalak gaur ireki du San Juan 2024ko jaietako kartela aukeratzeko herritarren bozkatzeko epea, apirilaren 29ra arte, astelehena barne.


2024, apirilak 23

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)