Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Leioako Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokan izena emateko epea irekita dagoRSS Blog

Azoka_Leioa

2023ko abenduaren 3an, Leioako Udaleko Kultura eta Gazteria Sailak antolatutako XXXIV. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka burutuko da Leioan.

Janari, artisau-produktu eta landareen erakusketa eta salmentarako postu bat eskatu nahi dutenek, baita txosna bat jarri nahi dutenek ere, dagokion eskaera bete behako dute.

ESKABIDEAK AIPATZEN DIREN ERA HAUETAN AURKEZTU AHAL IZANGO DIRA:
Egoitza elektronikoa
https://udaletxean.leioa.eus
Izapideen katalogoa / Kultura / Feria agrícola y ganadera de Leioa: solicitud de participación.

Kultur Leioan
Aurkeztu behar dira, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 20:00etara (Jose Ramon Aketxe plaza 11, Harrera-Informazio Zerbitzua, 0. solairua)

ESKABIDEAK AURKEZTEKO MODUA:
– Eskabide-orria egoitza elektronikoan https://udaletxean.leioa.eus eskuragai egongo da.
– Eskabidearekin batera dokumentu horretan aipatutako dokumentazioa aurkeztu beharko da.

Izen emateko epea urriaren 27an 20:00etan amaitzen da.

Informazio gehiago 94 607 25 70 telefonoan eta infokultur@leioa.eus helbide elektronikoan.

2023, irailak 18

2 Iruzkin

  1. Belen(e)k dio:

    Nik neuk
    “Egoitza elektronikoa
    https://udaletxean.leioa.eus
    Izapideen katalogoa / Kultura / Feria agrícola y ganadera de Leioa: solicitud de participación”
    ibilbidea jarraituz ezin izan dut heldu.”kulturan” gelditzen naiz.
    Zuzeneko link-a bidaltzea eskertuko genuke
    Mila esker

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)