Skatea, graffitia, breakdancea, hip-hopa, dj-ak… hiri-kulturak hitzordua izango du asteburu honetan, Leioako skateparkean. Ekitaldiak ostiral arratsaldean hasiko dira, 17:00etan, Leioa Skate Cul delakoarekin. Txapelketa, dj musika, sariak, opariak eta barbakoa bat izango dira lehenengo eguneko jardueretako batzuk, eta, gainera, skateak eta txapelak kustomizatzeko tailerra egingo da Aterpe Leioa Gaztegunean.
Larunbatari ekiteko, 17:00etan, graffiti eta deejay tailerrak eta erakustaldiak eskainiko dira. Ondoren, 18:00etan, breakdance txapelketa egingo da, eta 19:00etan, berriz, hip-hop freestyle txapelketa. Hiri-kulturaren topaketa honi amaiera emateko, 23:00etan afterparty on stage bat egingo da, Shintoma eta TGVrekin.
2012, ekainak 11










Partekatu
Facebook
del.icio.us
MySpace
LinkedIn
Tumblr
Technorati
Print
email
Iruzkindu