Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Leioa prest dago Umore Azokaren 15. edizioa hartzekoRSS Blog

Umore Azoka

Dena dago prest Leioan Umore Azoka hartzeko hilaren 15etik 18ra bitartean. Lau egunetan zehar, Leioan publikoak kaleko arteak ezagutu eta gozatzeko aukera izango du eta konpainia, programatzaile, banatzaile eta prentsak, harremanetan jarri edota ideiak trukatzeko, hau da, Leioa antzerkia eguneko 24 orduz bizitzeko tokia izango da.

Kaleko antzoki erraldoia bilakatuko da Leioa, 26 gune ezberdinez osatutako 4 antzezgune. Urtero legez Umore Azokak gune berriak bilatzen ditu, Leioako txoko guztietara iritsi nahian eta aurten gune berri bat izango du, San Joan Bautista Plaza, eta ez-ohiko 3 gune: Elexalde Errota, Ikea Etxea eta Ikea Merkatua.

Asko dira Umore Azokan parte hartzen duten konpainiak. Bertan Euskal Herriko, estatuko zein nazioarteko konpainia indartsuak, Azokan euren lanak erakusteko tokia aurkitu duten konpainia berriekin batera bizi dira, nagusitasun eta gaztetasun nahasmen honek Azokaren freskotasuna mantentzen duelarik.

Aurten 300 proposamenetik gora jaso badira ere, 43 dira parte hartuko duten konpainiak, guztira 45 ikuskizun aurkeztuko dituztenak, 120 emanalditik gora eskainiz. Hauetatik 6 nazioartekoak dira, Argentina, Frantzia eta Holandatik datozenak, 24 estatukoak, Aragoi, Asturias, Gaztela eta Leon, Katalunia, Valentzia eta Murtziakoak, eta 13 euskal kopainiak.

Estreinaldien artean, euskal konpainienak 8 izango dira (Borobil Teatroren “Marierrauskin zu izan zaitezke”, Ganso&Cíaren “Walkman”, Hortzmuga Teatroren “Nola”, Kolektibo Monstrenkoren “Athra Sílex”, Malas Compañías Circo Taldearen “Txatarra”, Shakti Olaizolaren “.. irakurriz” eta Trapu Zaharraren “La conga”), eta beste 10 Estatuko konpanienak (“Sub, el mundo de los ocultos. Una comedia underground”, Maravilla Teatro y Músicarena;”Me va gustando”, Marco Vargas & Chloé Brûlérena; “L´avant première”, Cía. Click de Artes Circensesena; “Llumero”, Factoría Norte/Gaupasarena; “El Clownciertazo”, Garrapeterena; “Cantare, volare”, Circo Deliciarena, “Despistats” Toti Toronell eta Pepa Planarena –azken hau Catalunyako Premi Nacional de Cultura izendatu berria–; “Obligacciones”, Arden Producciones eta Toni Aparisirena; “Vacío”, Otradanza konpainiarena eta “Tempus”, Visitantsena).

Nazioarteko hainbat talderen estreinaldien aurkezpena estatuan ere ikusteko aukera izango dugu (Duo Laosen “Upside Down”, Kadavresky Compagnie de Cirqueren ”L´effet escargot”, Le Bruit Sfumatoren “Clap!”, Sons de Toileren “Zou!” eta Bram Graaflanden “The yelling kitchenprince”).
Honekin batera, ALBE-Algortako Bertsolaritza Eskolak “Bertsoklown” ikuskizuna aurkeztuko du eta Leioako Musika Bandak Kontzertu ibiltari dibertigarri bat eskeiniko du, Hamelingo txirularia balitz, ikuslegoa oinezkoentzako guneeetatik Pinosolo parkera eramango duena.

Umore Azoka Sariak
Parte hartzen duten konpainia guztien artetik, arte eszenikoetako adituek osatutako epaimahaiak aurtengo lanik onenak aukeratuko ditu Umore Azoka Sariak emateko: Umore Azoka saria ikuskizun onenari, Umore Azoka saria Euskadiko ikuskizun onenari eta aurten berri ditugun Mercè 2014-MAC Festival sari berezia publiko guztientzako umorezko ikuskizun oneari eta Hameka sari artista edo ikuskizun berri onenari, hauek garaikurra eta trofeoarekin batera beste kultur egitarau batzuetan kontratatua izatea dakarte.

Iaz Ertza konpainiaren “4×4” lanak irabazi zuen Euskadiko ikuskizun onenaren Umore Azoka Saria, Compagnie Daad holandarraren “La cuisine macabre”-k Ikuskizun onenaren Umore Azoka Saria eta Fet a Mà katalanen “Swap!” lanak izan Umore Azoka aipamen berezia jaso zuen. Maiatzaren 16an, ostirala, 14:00etan Mendibile Jauregian egingo den harrera ofizialean banatuko dira aipatutako hiru sariak.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: , ,
2014, maiatzak 8

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)