Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Leioa DantzanRSS Blog

Leioa en Danza

La Intrusa Danza – Virginia Díaz & Damián Muñoz-en “Ataraxia” ikuskizunaren estreinaldi absolutuarekin hasiko da ostiral honetan Leioa Dantzan. Ziklo hau 2011ko Dantza Zirkuituaren barruan dago, eta, bertan, Kultur Leioak lau ikuskizun aurkeztuko ditu martxoan.

Bigarren hitzordua hilaren 11n izango da, Organik-en “Maniátic@s” ikuskizunarekin. L’explose-k “EnOtraParte” aurkeztuko du martxoaren 25ean. Hiru ikuskizun horiek 20:30ean izango dira, eta sarrerak 10 euro balioko du.

Maduixa Teatre eta bere “Ras!” ikuskizunak itxiko dute zikloa martxoaren 27an, igandea, 12:30ean eta 18:00etan izango diren emanaldietan; sarreraren prezioa 5 eurokoa izango da. Ikuskizun hau 3 eta 6 urte bitarteko haurrei dago zuzenduta.

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)