Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Leioa auzoak RSS Blog

Trakamatraka - Leioa auzoak

TRAKAMATRAKA

Jazz erritmoan dantzatzen duten mahukak, didgeridoo bihurtzen diren jogurtak, jota maite duten maionesa-tapak, “azenariofonoak”, afrikar erritmoz betetako kuboak, melodia kutsakorrak darizkien hodiak… Hori guztia aurkituko dugu ikuskizun honetan: musika eta birziklatzea, sormena eta irudimena, musika-dibertsitatea eta ingurumenarenganako errespetua. Trakamatrakak musika modu atseginean hurbilduko digu, eta erakutsiko digu birziklatzea mundu hobe batera joateko bidea dela. Proiektu honetan, gure gizarteak nahi ez dituen gauzak eraldatuko ditugu, eta musika-tresna zoragarriak sortu.

» Non: Barandiaran Behekoa Institutua
» Eguna: Uztailak 15
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: Doan (Kopuru mugatua / Nahitaezkoa maskara erabiltzea)



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Leioako Udalak 41 bat konpainia hartuko ditu eta 80 emanaldi baino gehaigo eskainiko ditu Umore Azokaren XXIV. edizioan

Leioako Udalak prestakuntza guztiak bukatu ditu. Dena prest dago lau egunetan zehar antzerkiz, dantzaz eta zirkuaz gozatzeko Umore Azokaren edizio berri batean. Aurten XXIV. edizioa ospatuko duen Azokak kaleko artisten 41 konpainiaren 80 emanaldi baino gehiago eskainiko ditu maiatzaren 16tik 19ra bitartean.


2024, apirilak 29

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)