Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Lehen Aldia. Haurtxoentzako IV. Antzerki zikloaRSS Blog

Kaleidoskopio

Asteburu honetan, senitarteko txikitxoenek beraiei zuzendutako bi antzezlanekin gozatzeko aukera izango dute. Hauek, dibertigarriak izateaz gain, umeen zentsuak jorratzeko balioko dute. Egunean bi antzezlan burutuko dira:12:30tan eta 18:00tan, 4 euroko prezioarekin eta Kultur Leioako Ambiguan.

PAISAJES (Marisa Amor)
Larunbatean, PAISAJES antzezlanak 1 eta 3 urte tarteko umeei zuzendua eta dantza eta irudiak uztartzen dituen ikuskizuna eskeintzen digu. Paisajes antzezlanak ez du historio bat kontatzen, baina paisai bakoitzak zerbait esan nahi digula dirudi. Agian…uhmm..abiadura gutxiko bidai batean zehar geldiaaldia egin, zerbait aurkitu, ikusi, entzun, ikutzeko edo sentitzeko .

KALEIDOSKOPIO (Teatro Paraiso)
Igandean, KALEIDOSKOPIO antzezlana izango dugu. Emozioen baso bihurtzen den eraikuntza-jokoa, irudien museo txiki bati bizitza ematen dioten proiekzioak, paisaia sentikorrak marrazten dituzten argiak, topaketa jostalariak iradokitzen dituzten soinuak… beste mundu bati bide ematen dion mundua.

2011, azaroak 17

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)