Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

La extinta poética RSS Blog

La Extinta Poética

ANTZERKIA
Nueve de Nueve (Aragoi)

 ¤ ESTREINALDIA EUSKADIN ¤

Estimulatzaileetatik lasaigarrietara, abiaduratik somniferoetara, sexu-ahalmena areagotzen duten piluletatik antikon­tzeptiboetara. Barbiturikoak, zapping eta gimnasioa. Salgaien ugaritzea. Lozioak, dei galduak, kirol-emaitzak, bisita gidatuak infernu hipotekatura. Hamsterraren gurpila. Asaldurarik handiena bizirik sentitzeko modu bakar gisa. Haien bizitza historia kliniko lodi batekin trukatu duten pertsonaiak… Horrenbesteko ezerezean, apenas galdera bat bururatuko zaigu: Zer ote egiten du Ofeliak gure garaiotan? Nork adituko ditu haren in­tziriak, behin betiko arrunkerian eta asperkizunean murgildu dadin aurretik?

Abiaduraren eta hutsaren gure garaian, poesiaren zentzuagatik galde­tzea bezala da. Familia baten desio-hutsalkeriaren eta tragedia zuhurren artean, haren egunerokotasun hautsiaren muinean, izaki babesgabe batek artearen bihozkada handia, oinarrizkoa eta ezinbestekoa sentituko du. Beltxargaren kanta, ibaira jaurtitzen diren loreak, beti mehatxupean dagoen edertasunaren hauskortasuna.

Eusebio Calonge eta Paco de La Zaranda ditugu altxor horren idazle eta zuzendari.

AUTOREA ETA ARGIZTAPEN DISEINUA: Eusebio Calonge
ZUZENDARITZA ETA ESPAZIO ESZENIKOA: Paco de La Zaranda
ANTZEZLEAK: Carmen Barrantes, Laura Gómez-Lacueva, Ingrid Magrinyà, Rafael Ponce
KOORDINAZIO TEKNIKOA: Carlos Samaniego
EKOIZPEN TEKNIKOA: Hernán Romero
IRAUPENA: 80′
HIZKUNTZA: Gaztelaniaz

» Non: Auditorium
» Eguna: Azaroaren 11an
» Ordutegia: 20:30ean

Doan Kultur Leioako Lagunentzat
Gaztea



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)