Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

La casa flotante RSS Blog

La casa flotante

ANTZERKI FAMILIARRA
La Maquiné (Andaluzia)

Noé izeneko neskatoa leku huts eta bakartian bizi da. Ez zuen inoiz euria ikusi, bere ustez, euria koloretsua zen… gorria, horia, laranja, urdina, berdea, bioleta eta anila. Egun batean euria botatzen hasi zuen, gelditu gabe, Noék uste zuen zerua apurtu zela eta erabaki bat hartu zuen: etxe flota­tzailea eraikitzea Lurreko animalia guztiak salbatzeko. Baina… Nola aurkituko zituen animalia guztiak? Eta baten bat ahazten bazitzaion? Jakingo zukeen elikatzen? Harreman ona izango zuketen?

Granadako konpainiaren azken produkzioa, Bartzelonako Gran Teatre del Liceu-rekin eta Granadako Nazioarteko Musika eta Dantza Jaialdiarekin lankidetzan egin da. Uholde nagusiaren eta Noéren Arkari buruzko kontakizunen interpretazio garaikidea, Xavier Montsalvatge konpositorearentzako omenaldia, bere jaiotzaren mendeurrenean. Familia ikuskizun magikoa, oso teknika zaindua eta eszenaratze bikaina, zuzeneko musika uztartuz txotxongilo, aktore, proiekzio eta narratzailearekin.

AUTOREAK: Joaquín Casanova, Elisa Ramos.
ZUZENDARITZA: Joaquín Casanova.
MUSIKA: Xavier Montsalvatge, Claude Debussy.
TXOTXONGILOAK ETA OBJETUAK: Elisa Ramos, Joaquín Casanova.
IRAUPENA: 50′
HIZKUNTZA: Testu gabe.
IKUSLEA: +4 urte.

» Non: Auditorium
» Eguna: Otsailaren 9an
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 5 euro

www.lamaquine.com

GOMENDATUA

La red de española de Teatros, Auditorios, circuitos y Festivales de titularidad pública
SAREA euskadiko antzoki sarea



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Leioako Udalak 41 bat konpainia hartuko ditu eta 80 emanaldi baino gehaigo eskainiko ditu Umore Azokaren XXIV. edizioan

Leioako Udalak prestakuntza guztiak bukatu ditu. Dena prest dago lau egunetan zehar antzerkiz, dantzaz eta zirkuaz gozatzeko Umore Azokaren edizio berri batean. Aurten XXIV. edizioa ospatuko duen Azokak kaleko artisten 41 konpainiaren 80 emanaldi baino gehiago eskainiko ditu maiatzaren 16tik 19ra bitartean.


2024, apirilak 29

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)