Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Kultur Leioak ongietorria eman dio denboraldi berriariRSS Blog

Agenda enero-junio 2021

Antzerkia izango da Kultur Leioaren denboraldi berri honetako protagonista nagusia. Kultura gune segurua dela aldarrikatuz, Leioako Auditoriumak programazio interesgarria izango du datorren seihilekoari begira, publiko guztientzako proposamen eszenikoekin, kontzertuekin eta dantzarekin. Hori guztia euskal ekoizpenaren aldeko apustuari eutsiz.

Dagoeneko “kultur Leioako lagunak” direnek jaso dute programazio berri hau beren etxeetan, eta gainerakoentzat denboraldi berri honi ekingo diogu, datorren urtarrilaren 15ean egingo dugun lehen kontzertu gozoarekin. Lehen kontzertua bikaina izango da. Gatibu talde gernikarrak bisita egingo digu Kultur Leioan, azken 20 urteetako hainbat oroitzapen dakarzkiguten bere kantu ezagunenen errepasoa egiteko. Kontzertu honetarako sarrerak eta beste proposamen guztiak Kultur Leioako leihatilan erosi ahal izango dira, gaurtik aurrera.

INFORMAZIO GEHIAGO: Agenda | 2021eko urtarrila-ekaina

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak:
2021, urtarrilak 8

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)