Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Kultur Leioak hasiera emango dio urteari ‘Galerna’ lanaren aurre-estreinaldiarekinRSS Blog

Loraldia - Galerna

Kultur Leioak 2023ari hasiera emango dio proposamen erakargarri batekin, Loraldiaren eskutik; Galernaren aurre-estreinaldia, Leioa Kantika Koralak parte hartzen duen ikuskizun musikala da. Urtarrilaren 15ean, igandea, Leioako publikoak obra berezi honetaz gozatzeko aukera izango du.

GALERNA (Azken bidaia) itsasoari buruzko begirada emozional bat da: ezezagunaren beldurra, sakontasunaren misterioa, naturaren indarren aurreko ezintasuna, ozeano ukiezinaren poetika, senideak galtzeko arriskua, mundu berriak aurkitzeko ilusioa, itsasoko jendearen poza edo bertan bizi diren izakiak marrazteko gozamena. Euskal sustraitik abiatuta (mitologia, soinuak, testuak, tradizioak, istorioak, dantzak) munduari begirada irekia eskaintzeko.

Familia osoarentzako ikuskizuna. Haur eta gazteek interpretatua, baina publiko guztiari zuzendua. Itsasoari eskainitako poemak, itsasoaren inguruan sortutako istorioak, kantutegitik ateratako itsas-doinuak, laneko abestiak, maitasun-abestiak… Itsasoak eskaintzen duen uzta oparoa da. Juan Kruz Igerabidek dena nahastu du itsasoari begirada poetikoa eta aldi berean sakona, alaia eta gazi-gozoa emateko.

Ikuskizuna Kantika Koralan oinarritzen da, eta hortik musika koralak du pisurik handiena, baina koruari zuzenean lagunduz, talde instrumental bat, baritono bakarlari bat eta aktore bat egongo dira.

Aurrestreinaldi honen ondoren, Kultur Leioako Auditorioak musika, antzerki eta dantzako ohiko erritmoarekin jarraituko du, leioaztarrak proposamen bakoitzarekin harritu nahian. Antzerki, musika, umore eta familian gozatzeko proposamen asko.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: , ,
2023, urtarrilak 10

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)