Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Kontukantari 2, mendian ibiltari RSS Blog

Kontukantari, Nanu ibiltaria

GABONETAN ANTZOKIRA
Laenananaranja & La Ressistens (Euskadi)

Nanuk lagun berriak egin ditu. Oraingoan mendi tontor gainera igo behar dute, eguzkiak elurtzen du gailurretako elurra, baina aldapeko sagarraren adarraren puntan aurkituko dute loretxo bat eta…TXIST! Baxuago abestu! Haurtxo polita sehaskan dago zapi zuritan txit bero…

2014ko abenduan Leioan estreinatu zen “Kontukantari” eta ordutik hona 1999. urtean sortutako konpainia herriz herri ibili da arrakasta itzelarekin. Orain badatoz berriro antzezlan berriarekin, antzerki kon­tzertua txotxongiloekin.

Ikuskizunak oroimenean ditugun abestiak biltzen ditu beste erritmo desberdinetara eramanez. Txotxongiloen laguntzarekin, Sandrak eta Botik, betiko abestiak berrikusten dituzte, nagusiek ahaztu ez ditzaten eta txikiek ikas ditzaten.

Familia osoarekin musikaz eta txotxongiloen mundu magikoaz goza­tzeko aukera paregabea.

MUSIKARIA ETA MUSIKA MOLDAKETA: Roberto Castro “Boti”
ABESLARIA: Sandra Fdez. Aguirre
PANPIN ERAGILEAK: Itziar Fragua, Iñigo Eibar, Marta Álvarez
ARGIZTAPENA: Victor Palacio
SOINU TEKNIKARIA: Mikel Izquierdo
IRAUPENA: 50′
HIZKUNTZA: Euskaraz
IKUSLEA: Denontzat

» Non: Auditorium
» Eguna: Abenduaren 30ean
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 3,75-5 euro

INFORMAZIO GEHIAGO: La Ressistens

GOMENDATUA

SAREA euskadiko antzoki sarea



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

San Juan

Agenda

Bloga

Zabalik dago 2024ko San Juan jaietako kartela aukeratzeko herritarren bozketa egiteko epea

Leioako Udalak gaur ireki du San Juan 2024ko jaietako kartela aukeratzeko herritarren bozkatzeko epea, apirilaren 29ra arte, astelehena barne.


2024, apirilak 23

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)