Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Kixote RSS Blog

Kixote

HAUR ANTZERKIA
Markeliñe (Euskadi)

Kixotek amets bakarra dauka: hegaz egitea. Berarengan denak dauka alegiazko unibertso baten kutsua, eta horrela errotak ikusten ditu erratzen biretan edo andre pinpirinduak urazetan.
Sancho (gure kasuan Sancha) bere laguna benetako mundura erakartzen du. Hainbeste ezegonkortasunek, hegaldik eta bat-batekotasunek bere onetik ateratzen dute. Eta apurka-apurka Kixote lurrean ainguratzen du, eta bere ametsen hegoak mozten dizkio; ez gaiztakeriaz, maitasunez baino.
Eta munduarekiko erakarpen horretan, loturik ez dagoen guztia hankaz gora jartzean, ametsa desegiten da. Eta ame­tsarekin batera, Kixote. Eta Sanchak normaltasunak dakarren aspergarritasuna ezagutzen du. Kixotek bere bizitzan jartzen zuen argia falta zaio. Eta dena ipintzen du bere aldetik ametsa itzul dadin, bizitzeko eta hegaz egiteko gogoak beren bihotzetan lekua har dezan.
Kixote, batez ere, adiskidetasun istorioa da. Azken finean, per­tsona ameslariek adiskide handia behar dute alboan, errealitate bihurtuko duena beraiek irudikatu baino ezin egin dezaketena.

EGILEA: Cervantes
ZUZENDARITZA: Markeliñe
ANTZEZLEAK:Sandra F. Agirre, Itziar Fragua, Maitane Azpiroz
MUSIKA-ZUZENDARITZA:Fran Lasuen
IRAUPENA: 60′
HIZKUNTZA: Testurik gabe
IKUSLEA: +5 urte, familiarra

» Non: Auditorium
» Eguna: Otsailaren 15ean
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 5 euro

Markeliñe

GOMENDATUA

SAREA euskadiko antzoki sarea



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)