Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Igelak RSS Blog

Ranas

ERAKUSKETA
Corrado Masacci

Igelen gaineko erakusketa hau, urte askotako lanaren emaitza da eta umeek begi onez hartu dute, igel ezberdinak egin eta mugiarazi baititut beraientzat. Gainera, bisita gidatuen ostean, umeek eskoletan egiten zituzten marrazkietan igel-irudiak agertzen ziren askotan. Eta horrek guztiak erakusketa hau egitera bultzatu nau.

Igelen metamorfosia izenburua aukeratu dut, anfibio hauen ezaugarririk garrantzitsuenetarikoa izateaz gain, objektu bakar baten eraldatze-prozesuan metamorfosia dagoelako, nire ustez. Horren kasu izan daiteke arrautza-ontzi bat igel-txotxongilo bat bilakatzea.

Erakusketan dauden igel gehienak arrautza-ontziak izan dira hasiera batean eta apurka-apurka, igel mota ezberdinetan eraldatzen joan dira. Igelekiko dudan interes pertsonala “Gustavo Igela” pertsonaia ezagunetik datorkit, hurbila eta atsegina iruditzen zaidalako. Igelen mundua era askotakoa izan daiteke eta sormena bizitu egiten du. Horra hor erakusketa hau egitearen ideia.

» Non: Erakusketa gelan
» Egunak: Maiatzaren 9tik uztailaren 5era
» Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara. Larunbatak, igande eta jaiegunak 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Uztailaren 1etik aurrera, 10:00etatik 14:00etara
» Sarrera: Doan



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Proposamenen kalitatea, udalerriko giro ona eta publikoaren parte-hartze handia 2024ko Umore Azokaren protagonistak izan dira

Euriaren ondorioz, antolatzaileek programazioa egunero birdiseinatu behar izan dute, espazio eta agertoki alternatiboak bilatuz, bai eta ordutegi berriak ere, aurreikusitako ikuskizun guztiak eskaini ahal izateko.


2024, maiatzak 20

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)